Mostrando entradas con la etiqueta Mertzede. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Mertzede. Mostrar todas las entradas

2011/11/26

2011ko azaroaren 26ko KIROL EMAITZAK

Kaixo lagunok:
Hemen dauzkazue aste honetako emaitzak. Hala eta guzti, espero dogu hurrengo jardualdian hobeak izatea! Baina, zorionak danori parte hartzeagaitik!


KIROLA
PARTIDAK
EMAITZAK
MULTIKIROLA
SASKIBALOIA
EGUZKIBEGI
MERTZEDE
-
SASKIBALOIA
UMEAK
BARRUTIA
MERTZEDE
50-21
SASKIBALOIA
KADETE
MERTZEDE
SEBER ALTUBE
31-30





2011/11/21

eusLiderrak: DBHn euskararen erabilera informala sustatzeko egitasmoa.



  
      Martxan dago jada Gernika-Lumoko Mertzede Ikastetxean eusLiderrak proiektua. Proiektua Gernika-Lumoko udaleko euskara sailak sustatu du eta Ahize-AEK hizkuntza aholkularitzaren eskutik garatzen ari gara. Proiektu honen helburu nagusia, DBHn euskararen erabilera informala sustatzea da. Proiektuaren oinarri metodologikoak EHUko gizarte psikologia fakultatearekin garatu ditu Ahize-AEK-k eta  euskararen erabileran liderrak identifikatzea eta eraldaketa sustatzea dira proiektuaren helburuetariko batzuk. Honetarako, hizkuntzek duten garrantziaz hausnartuko dute ikasleek hasierako hiru motibazio saioetan.


   DBH 3.mailako ikasle guztiek jaso dituzte dagoeneko 3 motibazio saioak eta hemendik aurrera, borondatezko ikasleekin egingo da lan, hau da, proiektuarekin aurrera jarraitu gura duten ikasleekin. Esan beharra dago, motibazio saioek erabateko arrakasta izan dutela eta ikasle guztiek erabaki dutela proiektuarekin aurrera jarraitzea. Hemendik aurrera ikasleek bikoteka egingo dute lan eta bikote proiektuak egingo dituzte, saioetan ikusitako giltzarri batzuen inguruko ideiak kontuan hartuz eta beraien zaletasunak uztartuz. Bikote proiektu hauek sozializatu egingo ditugu eta saioetan landutakoa kalera atera, “ekintza soziala” deitzen dugun horren baitan.

     Proiektuarekin hasi aurretik, hasiera galdetegia betetzen dute ikasleek, beraien  euskararen erabilera neurtzeko, eta saioak bukatu ondoren, amaiera galdetegia beteko dute. Galdetegi hauei  esker erabileran gora egin duten objetiboki aztertuko dute Ahize-AEK-ko teknikariek, proiektuak benetan eragina izan duen ikusteko.


   Hemendik eta urtarrilera “ekintza sozialerako” bikote proiektuak lantzen arituko dira ikasleak eta horretarako orain arte bezala Ikastetxearen babes osoa izango dute.


 






2011/11/14

ZIENTZAREN ASTEAN

Kaixo lagunok: 
DBHko ordezkapenak eta 2. mailako kideak pasa den ostegunean, azaroaren 10ean, Bilbora joan ginen bi ekintza egitera. Alde batetik, Euskalduna Jauregian hitzaldi oso interesgarria internet eta gizarte sareei buruz entzun genuen. Gaia: "Balia itzazu zeu baliogabetu barik"






Hitzaldiaren ondoren AlhondigaBilbaora joan ginen, zientzaren astean parte hartzera. Hori bai zela interesgarria!!! Hemen dauzkadue gure argazkiak:
























Oso ondo egon ginen eta espero dugu datorren urtean berriro joatea!!!


2011/11/06

DBHko 3. eta 4. mailetako desfilea

Kaixo lagunok:
Urtero legez, aurten ere gure DBHko 3. eta 4. mailetako ikaskideek berriro elkartrukea egiteko diru-laguntza jasotzeko desfilea antolatu dute. Hemen dauzkazue argazki batzuk ikusteko ze dotore egon ziren!!!


























































Eta ez argazkiak bakarrik, bideoak ere badaude!