2021/02/15

Haur minbiziaren nazioarteko eguna

Gaur, otsailak 15, Haur Minbiziaren Nazioarteko Eguna da eta gure ikasleek, minbizia duten haur eta nerabeen omenez, animo mezuak eta "Bizitzaren zuhaitzak" sortu zituzten beraien ausardia, adorea eta erresilientzia goraipatuz.
Irakurri zuten manifestuan adierazten den bezala, aurtengo urtea oso zaila izan da guztiontzat eta are gehiago egoera honetan bizi direnentzat. Hori dela eta, biziraupen hobea posiblea dela uste dugu eta  gure eskuetan dago minbizia duten haurrak eta nerabeak merezi duten moduan zaintzea.



No hay comentarios:

Publicar un comentario