2019/03/08

MARTXOAK 8REN ALDEKO EKIMENA!

Emakumeen Nazioarteko egunaren aldeko ekimen berezi honetan, zapi moreak hartu, giza katea osatu, ikur feministak osotu, manifestuak entzun eta dantzaldiez gozatu dugu!
BERDINTASUNAren alde lan egiten jarraitu dezagun! STOP, THINK, ORGANIZE and ACT!


EMAKUMEEN ZAPALKUNTZAri buruzko MANIFESTUA:



"Gaur egun, gizartean, nahiz eta gauza asko aldatu diren, emakumeok gutxietsiak sentitzen jarraitzen dogu. Denok berdinak garela entzuten dugu (bai kalean, bai etxean) baina oraindik askotan ikusten duguna ez da horren eredu. Hainbat etxetan esaterako, etxeko zereginetan edo haurrekin zerikusia duten eginkizun askotan emakumeak gara horren ardura daramagunak. Kirolean ere, batzuetan mutilek ez dute nahi euren taldean neskarik egon dadin, beraiek bezain onak ezin gaitezkeela izan uste dutelako. Horregatik ahalegin handiagoa egin behar dugu horrelako ideiak baztertzeko eta etxeko ardura horiek gizon eta emakumeen artean partekatzeko."

No hay comentarios:

Publicar un comentario