2019/02/01

BAKEAREN ASTEA!

Ikastetxean baloreetan hezten dugu eta balore garrantzitsuenetako bat, BAKEA dugu. Hori dela eta, aste honetan zehar bakearen inguruko ekintza ezberdinak landu dituzte gure ikasleek. DBHkoek, Gernikatik zehar bisita turistiko bat eginez, bakearen sinboloak aztertu, gogoratu eta hausnarketak egin dituzte. HH eta LH1 eta 2koek, bakearen inguruko ipuinak landu, prestatu eta antzeztu dituzte. LHko gainerakoek berriz, bakezko usoen esanahia aztertu, gogoratu eta praktikan jarri dute.

LH 5 mailakoak, gainera, bake egunean bertan, Gernikako Bake Museoan izan dira, gure planeta babesteak duen garrantziaz jabetzeko, hori ere bake-jarrera delako. Gauza interesgarri asko ikasi dituzte: sarritan, gure kontsumorako erabiltzen ditugun gaiak egiteko, planetaren hondamendia edota pertsonentzat bidegabekeria dakarrela eta baita, gure gailu elektronikoen bateriak egiteko behar den Koltana, Congon, erdiesklabutzan ateratzen dela.

"Ez dago biderik bakerako, bakea da bidea" Gandhi.

No hay comentarios:

Publicar un comentario