Gaur bizikleta eguna izan da eta LH-ko 5. eta 6. mailako neska-mutilek, bizikleta tailerrean hartu dute parte. Asko ikasi dugu; batetik, teoria apur bat ikasi dugu (bizikletaren parteak eta horien erabilpena aztertu, bide hezkuntzako arauak gogoratu, bizikletaz ibiltzearen garrantzia ezagutu...) eta bestetik, alde praktikoa izan dugu ( zulaketak nola konpondu, zig-zagean eta ranplatxoetan nola ibili...) Oso ekintza dibertigarria benetan!
No hay comentarios:
Publicar un comentario