Kaixo lagunok:
Hau poza! Ikasturtearen amaiera ate joka! Iazko landarearekin hartutako konpromezuarekin jarraituz, elkarrekin ikasturte honetan zehar ereindako hazien fruituak batu ditugu.
Familia handi bat garenez, gure etxe honetan gauzak ahalik eta hoberen egiten saiatzen gara; gure ikastetxea, gure bigarren etxea baita. Horretarako, guztion artean GATZA elkarbanatu dugu, elkarbizitza hobeago bat lortzeko asmoz eta gure ikasle eta familiei merezitako harrera gozo-gozoa emateko. Baina, ibilbide honetan oztopoak, iluntasunak, zailtasunak… izan arren, Jesusen eta hurkoaren argitasuna izan dugu bidelagun. Beraz ARGIAK, ARGI EGITEN GAITU! Kurtsoan zehar denetarikoa egon da, zelan ez, baina denetatik atara daigun irakaspen on bat!!!
Eta honekin batera Marisari eta Beleneri eskerrik zintzoenak eman nahi dizkiegu ikastetxearen alde eginiko lan guztiarengatik, gurekin 25 urtez egon direlako, eta espero dugu haiekin momentu onak pasatzen jarraitzeko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario