2016/04/15

Arrano arrantzalea Skype konekzioa

Gaur, apirilaren 15ean, Mertzede Ikastetxeko LHko 3. eta 4. mailako ikasleak Skype bitartez Gipuzkoako eta Bizkaiko ikastetxe batzuekin, arrano arrantzalea dela eta, harremanetan jarri gara ikasitakoa eta egindakoa bateratzeko. Bertan parte hartu dugu; Aitor Ikastola eta La Anunciata ikastetxea Gipuzkoatik; eta Montorre, Urretxindorra, Uzelai eta gu Bizkaitik. Komunikazioan arazo tekniko batzuk izan baditugu ere, esperientzia polita izan da eta datorren urtean errepikatzeko prest gaude. Gainera, Urdaibai Bird Centerrek eta Txingudi Padurak ongi etorria eta aurkezpena egin dute eta bertan berri pozgarri bat eman digute: migrazioa egin duen arrano arrantzale heldu bat daukagu Urdaibain, beraz, bikotekidea aurkituz gero, familia osatu dezake gure inguruetan! Beraz, adi egon!!



No hay comentarios:

Publicar un comentario