2016/01/30

BAKEAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Kaixo lagunok: 
           Urtarrilaren 30ean. Gandhiren heriotzaren urteurrena dala eta, Bakearen eguna ospatzen da. Gauzak horrela, gure Ikastetxeko patioan Bakearen aldeko Pantxoa eta Peioren Bake mina kanta abesteko batu ginen. Jarraian Bakearen uxoekin Foru Plazara abiatu ginen han berriro abesteko eta uxoak uzteko. Horrela gure herritarrok gure ekintzan parte hartzeko ere izan zuten.




Gizadiak maite-mina,
Izadiak arreta-mina,
Etorkinak herri-mina,
Herri umek bake-mina.

Laborari ta langile,
Sinestedun ta bilatzaile,
Bidez-bide, kalez-kale,
Izan gaiten bakegile.

Zatiketak etsipena,
Elkarketak itxaropena,
Gorrotoak pairamena,
Bakermenak askapena.

Solasbide, elkarbide,
Maitabide ta askabide,
Zuzenbide, bakebide,
Oro dire zorionbide.

No hay comentarios:

Publicar un comentario