1625ean etorri ziren lehenego monjak, zenbat poz eta zenbat neke, baina eutsi. Gerrari, klausurari, goseari,... danari gehiago egin eta 1964an Jainkoaren deiari erantzunez, betiko legez, ikastetxea irekitzen dute auzoaren beharizanei erantzunez eta gaur arte... 2015ean hori izan da Komunitate Erlijioso eta Hezkuntza Komunitatearen erronka: Jaunari leial izatea, gizarteari eranzun bat emonez. Gauzak horrela, Jainkoari eskerrak emon genizkion danagatik, bizi izan dugun guztiagaitik. Denetarikoa egon da, zelan ez, baina denetatik atara daigun irakaspen on bat!!!
Eta honekin batera Jaione eta Anari eskerrik zintzoenak eman nahi dizkiegu ikastetxearen alde eginiko lan guztiarengatik, gurekin 25 urtez egon direlako, eta espero dugu haiekin momentu onak pasatzen jarraitzeko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario