2012/05/30

Madariaga Dorretxean!



Lehen Hezkuntzako 1.go eta 2.mailakook  irteera polit bat egin genuen trenez Busturiko Madariaga Dorretxera.Bertan, animalia eta landare espezieen xehetasunak ezagutu genituen irudi ezberdinen eta puzzleen bidez.Horrez gain, Dorretxeko begiratokitik Urdaibaiko ikuspegi zoragarriaz gozatu genuen : Laidako hondartza, Izaro irla, padurak…Paduetara hurbiltzeko aukera ere izan genuen eta karramarroak, algak,hegaztiak...ikusi genituen eta baita zelako motakoak dauden, beraien elikadura eta bizilekua zein den ere ikasi genuen. Eguraldi ederra aprobetxatuz, Dorretxeko parkean elkarrekin bazkaldu eta jolastu ginen.Oso txango dibertigarria benetan!


  


















































 

















































No hay comentarios:

Publicar un comentario