2011/09/23

Kurtso Hasiera

Kaixo lagunok: Hemen gaude berriro 2011-12 kurtsoari hasiera emoten. Bihar, hilak 24a, guretzat egun oso garrantzitsua da, Mertzedeko Amaren eguna da. Gauzak horrela, gaur ikastetxea osotzen dugun pertsona guztiok elkartu gara altararen inguruan kurtso berria Jesusen eskuetan ipintzeko. Eguna luzea izan da. Goiz goizetik, Mertxe, zuzendaria, Maisu, Alberto eta Maria joan dira Ibarrurira. Hantxe dago gure ikastetxeko oinarria, XVII. mendean bertatik etorri eta gaur eguneko Errenteriako komentua sortu baitzen. Gaur, hori gogoratuz, gure irakasleek, ezaugarri legez  argiontzi piztua ekarri dute bidea oinez eginez. Hemen, Gernikan, Mertzede kalean, Belenek argia hartu du, bera monjeen buru da-ta. Gero ikastetxeko txikiekin batera kantuz eta txistu soinuz elizan sartu  gara . Ospakizun ederra ospatu dugu. Aurten Jesus izango da gure sukaldaria, eta gure menua: ILUSIOA + AHALEGINA+ ELKARBIZITZA= ZORIONA.




















































Espero dogu benetako kurtso zorion bat danok edukitzea. Laster arte!

No hay comentarios:

Publicar un comentario