2018/02/28

Elurtea eta gero... txokolatada!!!

Gaur goizean esnatzean...dena elurtuta aurkitu dugu!!! Ikasle eta irakasle asko elurteak harrapatuta geratu gara! Hala eta guztiz ere, ahaleginak ahalegin, era batera edo bestera heldu gara eta giro polita osotu dugu, eguna merezitako txokolate bero eta gozoaz amaituz!




Elurrak zuri-zuri utzi du ikastetxea!

Elurra mara-mara aritu eta gero... ikastetxea zuri-zuri geratu da!






2018/02/26

Elkarrekin dantzan!

LH 5.mailakoek, HHko txikiei laguntzen diete euskal dantzetan! Elkarlanean askoz hobeto aritzen dira hauek!





HEZIKIKO II. TOPAKETA!!!

Atzo Hezikiko II. topaketa izan genuen. Oraingoan, San Fidel Ikastola izan da antolatzailea eta giro alaian goiz polita pasatu genuen!


2018/02/25

Familia meza!

Gaur, garizumako bigarren domeka honetan, familia meza ospatu dugu gure parrokian eta Jaunak, beragaz Tabor mendiko bizikizunean parte hartzeko deia egin digu.

Bertaratu diren umeek, pazkorako bidean hartuko dituzten konpromezuak eta berri onak eskeini dizkie Jainkoari.






2018/02/22

LAN KOOPERATIBOA LANTZEN!!!

LHko txikienek primeran pasatzen dute gorputz heziketako klaseetan paratxutarekin jolas kooperatiboetara jolastuz!!!


ARGAZKI TXAPELKETA ABIAN!!!


Mertzedeko fundazioaren 800. urteurren ekintzen barruan, ikasle eta familientzako ARGAZKI TXAPELKETA bat antolatu dugu!!! ASKATASUNA izango da argazkien gaia eta apirilaren 20a izango da argazkiak jasotzeko azken eguna. Irakurri argazki txapelketaren oinarriak eta.....ANIMATU ZAITEZTE PARTE HARTZERA!!!!!