2015/03/25

Korrika Txiki ikastetxean!!!

Martxoaren 24an Korrika Gernikatik igaro da eta gure umeek ere partu hartu dute.
Nahiz eta eguraldi eskasa izan, eskolan aurrera eraman dugu Korrika txiki giro alaiean.

2015eko martxoaren 29ko kirol ordutegia

Kaixo lagunok:
           Asteburu honetan futbola berriro, baina igandean!!! Ondo pasa!!!
KIROLA
PARTIDA
TOKIA
ORDUA
FUTBOLA
MERTZEDE
AYALDE
SANTANAPE POLIKIROLDEGIA
2015-03-29
12:15

2015/03/24

Korrika Txiki!!!

Kaixo lagunok:
             Gaur, martxoaren 24ean, Gernikan Euskararen alde korrika txikia ospatu dugu. Eguraldiak ez digu bat ere lagundu, baina oso pozik egon gara korrika egiten. Hemen gabiltza danok pozik!!!
Tipi tapa, tipi tapa KORRIKA!!!

2015/03/23

Erdu-erdu, tipi tapa, KORRIKA!

Kaixo lagunok:
           Bihar, asteartea, goizaldeko 05:30 etan, KORRIKA Gernikatik pasatuko da. Hori dela eta, euskara bultzatzeko, ikastetxeak parte hartuko du. 
GOAZEN DENOK KORRIKARA!!!
          NOIZ: Bihar, asteartea, goizaldeko 05:30 etan
          NON: San Jose Errotondan (San Frantzizko eleizaren aurrean)


          Mañana, martes 24 de marzo a las 5:30 de la madrugada, pasará la KORRIKA por Gernika, en la que nuestro Colegi también tomará parte.
¡ANÍMATE Y PARTICIPA!

          CUÁNDO: Mañana a las 5:30 h de la madrugada
          DÓNDE: En la rotonda de San José (Delante de la Iglesia de San Francisco) 


Erdu-erdu, tipi tapa, KORRIKA!

         Eta goizeko 10:30ean Korrika Txikia hasiko da! Lekukoa eramatea guri Autobus geltokitik Ertzaintza parera arte tokatu zaigu. GOAZEN DENOK KORRIKARA!!!

Busturialdeko Uraren Eguna

Kaixo lagunok:
           Atzo, martxoaren 22a, Uraren Nazioarteko Eguna Bermeon ospatu zen. Nahiz ta jende gutxi egon, oso ekitaldi polita izan zen. Krosseko umeak oso ondo, ikastetxeak diploma lortu zuen eta Irene Eiguren izan zen Ur Partzuergoko 16 urtetik beherakoen argazki lehiaketako irabazle. ZORIONAK!!!!

6. MAILAKO MERTZEDIAR KANPAMENDUA

Kaixo lagunok:        
           Mertzediarrek urtero bezala, 6. mailako ikasleen topaketak antolatu dituzte martxoaren 19tik 22ra arte Medina del Campon. 
          Guri oso laburrak iruditu zitzaizkigun. Leku askotako lagunak egin genituen: Madrilekoak, Sevillakoak, Galiziakoak, Bilbokoak, Lorkakoak eta abar. Guztira 142 pertsona izan ginen.Burgoseko museoa,  “Olmedoko Jauretxea”, "Medina del Camporen Gaztelua"... bisitatu genituen.
          Lekuak bisitatuz gain, jolas oso dibertigarri asko egin genuen, adibidez, gau batean, monitoreak aurkitu behar genituen.
          Guretzat esperientsia harrigarria izan da.
 Egun ahaztuezinak igaro ditugunak!

2015/03/18

DBHko idazlan koadernoaren irakurketa

Kaixo lagunok:
          Atzo LHkoak joan ziren moduan, gaur DBHko ikasleak “Idazlan Koadernoko” ipuinak irakurtzera eta sariak jasotzera joan gara. Bertan ordu atsegina igaro dugu bi aurkezleren eskutik izandako ikuskizunean. Eta txaloen artean jaso dituzte sariak: Sara Iturriartek, Paula Aldanak, Claudia Parfenek eta Samuel Nitak. Gainera, hau gutxi balitz, Claudia izan dugu DBHko eta Batxilergoko portada lehiaketaren irabazle! Zorionak denoi bihotz-bihotzez.