2015/02/18

2.ESKUKO MERKATUA

Kaixo lagunok:
     Datorren igandean, hilak 22an,  Astra Gernikan 2. eskuko merkatua egongo da eta han gure DBHko 3. eta 4. mailetako ikaskideak presente egongo dira elkartrukerako dirua ataratzeko. Anima zaitez eta etorri!!
 

2015/02/17

2015eko otsailaren 21eko kirol ordutegia

Kaixo lagunok:
           Asteburu honetan futbola!! Zorte on!!!!!

KIROLA
PARTIDA
TOKIA
ORDUA
FUTBOLA
ALTZAGA
MERTZEDE
ERANDIO
10:30
 

2015/02/13

Inauteriak direla eta...



INAUTERIAK

Gogoratu, inauteriak direla eta,  
otsailaren 16an eta 17an 
ez dela eskolarik egongo
haurtzaindegia bakarrik egongo da zabalik.

CARNAVALES

Os recordamos, que debido a los carnavales, los próximos 
16 y 17 de febrero no habrá clases. 
Sólo estará abierta la guardería.

2015/02/12

Eguen Zuri gure Ikastetxean


Kaixo Lagunok:

     Gaur Eguen Zuri eguna da, Euskal Herriko ospakizunetan zabalera handikoa. Erderaz Jueves Lardero edo Jueves Gordo esaten jako. Nafarroako herri askotan, eta Araban be bai, egun honetan umeak dirua batzen eben jaiegun honi jagokozan abestiak eta bertsoak kantatuaz. Gero diru horregaz merienda ederra egiten eben.
 

     Gure Ikastetxean ere gaur ospatu dugu, eta gure koplak hauek izan dira:

Eguen Zuri eguen baltz
Txakurra arrautza ganean datz
Baltz baltztxoa maisuarentzat
zuri zuritxoa geuretzat.

Eguen Zuri, eguen baltz
oizko edurra bai zen zuri
kortako edeak bai zen zal
zal da zal, zal da zal.

Emon egizu maisu jaunari
irakasteko grazia;
baita guri betiko ikasteko
gomuta ona ta argia.

orain artean usu dan legez
gatoz gu zeure etxera;
etxeko andrea bota egizu
limosna on bat zakura.
 

2015/02/06

BAKEAREN ASTEA

Kaixo lagunok:
            Urtarrilaren 30a Nazioarteko Eskolarteko Bakearen eta ezbiolentziaren eguna (Gandhiren heriotzaren urteurrena) dela eta, Gernikako Bakearen Museoak antolatutako Gatazkei buruzko tailer bat egitera joateko aukera izan dugu. Gauzak horrela, LHko 5. eta 6. mailak eta DBHko maila guztiak joan gara astean zehar. Oso ekintza ona izan da gure bizitzetarako.
Eskerrik asko Gernikako Bakearen Museoari emandako aukeragaitik!!!!

2015/02/04

Ageda Deunaren Bezperan

 Kaixo lagunok:

       Gaurkoan,  elurra egon arren, gure ohitura zaharra berpizteko asmoz, hor abiatu gara gure herrian barna Agate Deuna bezpera ospatzen. Beraz, ikastetxeko ikasle eta irakasleak elkartasunean abesteari ekin deutsogu. Batu dogun dirua gure ikastetxeko GKEarentzat izango da. Bertsoak dinoan lez, “OSASUNA TA BAKEA” danori!

2015/02/02

2015eko otsailaren 7ko kirol ordutegia

Kaixo lagunok:
           Asteburu honetan futbola eta krossa!! Zorte on danontzako!!!!!

KIROLA
PARTIDA
TOKIA
ORDUA
FUTBOLA
MERTZEDE
EGUZKIBEGI
SANTANAPE
POLIKIROLDEGIAN
9:00
KROSSA
ABADIÑO
2015-02-08
11:00