2014/11/01

2014ko Milla Herrikoia

Kaixo lagunok: 
       Larunbat honetan Gernikan Milla Herrikoia ospatu dugu. Oso ondo pasatu gara lagunekin korrika egiten eta hemen dauzkazue gure argazkiak hori frogatzeko baita barre egiteko ere. ZORIONAK DANORI!!
       Ah, eta Ager, Alberto, Miriam, eta Virginiari eskerrik asko zuen laguntzagatik!!!

2014/10/28

Kultura arteko bizikidetza

Kaixo lagunok:
           Gaur DBHko 3. mailakoek, eta datorren ostegunean DBHko 4. mailakoek, kultura arteko bizikidetzari buruzko informazioa jazo dute, helburu orokor honekin: " Pertsonen arteko balizko gatazkei, batez ere cultura arteko izaera dutenei, aurre egiteko eta eraldatzeko zenbait estrategia identifikatzea"
           Hemen gure argazkiak!!!

2014/10/23

HAUR HEZKUNTZAKO IRTEERAK

Kaixo lagunok:
           Urtero legez, Haur Hezkuntzakook hainbat irteera egingo ditugu urtean zehar gure ingurua eta kultura hobeto ezagutzeko.
           Urriko lehenengo astelehenean Gernikan egiten den azokara joan ginen eta gaur Errenteria auzotik ibili gara hostoak batzen, gero gelan "Udazkena" lantzeko asmoz.

2014/10/20

2014ko urriaren 25eko kirol ordutegia

Kaixo lagunok:
            Kurtsoa martxan dago, eta orain kirola martxan ipintzeko ordua heldu da. Entrenamenduak hasita LARUNBATEAN multikirolakoek lehenengo lehiaketa edukiko dute. Hemen daukazue ordutegia.
ZORTE ON DANONTZAKO!!!!

KIROLA
PARTIDA
TOKIA
ORDUA
MULTIKIROLA
HERRI KIROLAK
Eguzkibegi Ikastola GALDAKAO
10:45
 

Batzar Orokorra - Asamblea general



            Ikastetxeko Zuzendaritzak eta Gurasoen Elkarteko Zuzendaritza Batzarrak, ikasleen guraso guztioi, Batzar Orokorrera deitzen zaituzte:

Eguna:  Urriaren 21, asteartea
Ordua: arratsaldeko 19:30ean
Tokia: Ikastetxeko areto nagusia
Iraupena: ordu eta laurden gutxi gora behera

Gaia zerrenda:

1.    Aurreko Batzarreko Akta irakurri eta  onartzen bada aprobatu.
2.    Gure ikastetxeko 50. Urteurrena ospatzen. Proiektu berriak bultzatzen.
3.    2014/15 kurtsorako gurasoek bultzatutako ekintzak..
4.    Gurasoen Elkarteko Zuzendaritza Batzarraren kidearen berriztatzea. Hautoeskundeak
5.     Eskaerak eta galderak.


Danok parte hartzea  nahiko genuke!
Laster arte!

La Dirección del centro y la Junta Directiva de la Asociación de Padres-Madres os convoca a todos/as –padres y madres de nuestro/as alumnos/as- a la Asamblea General de comienzo de curso que tendrá lugar el próximo:

Día: 21 de octubre, martes
Hora: 19:30 h.
Lugar: Salón de actos
Duración aprox.:  Hora y cuarto

Orden del día:

  1. Lectura y aprobación –si procede- del Acta de la Asamblea anterior.
  2. Celebrando el 50º aniversario de nuestro Colegio e impulsando proyectos innovadores.
  3. Propuestas de la Asociación de Padres-Madres de cara al curso 2014/15.
  4. Renovación de miembros de la Junta de la Asociación. Votación.
  5. Ruegos y preguntas.

   Nos gustaría contar
con vuestra presencia.   
¡Hasta pronto!


Guraso Elkartea
Junta de la Asociación
 Zuzendaritza/Dirección



2014/10/16

50. urteurrena ospatzeko irteera!

Kaixo lagunok:
           Dagoeneko martxan dira 50. urteurrena ospatzeko ekintzak eta horietako batzuk, ibilbide eta mendi martxak izango dira. Gaur, urriaren 16an, ibilbidetako batekin hasi gara: Oka ibaiaren ertzetik abiatu eta Arratzuko Barrutia auzotik Belendiz auzora joan gara eta bertako bide gorritik bueltatu gara eskolara. Eguraldi onarekin zein txarrarekin, kirolaz berdin berdin goza dezakegula konturatu gara eta kirola egiteak dakartzan onurak ere aztertu ditugu! Hona hemen argazkitxo batzuk: 

6.mailakoak Galtzada egoitzan!

Kaixo lagunok:
         Pasa den asteartean, urriaren 14an, seigarren mailakoak Galtzada egoitzara joan ginen. Oso goiz atsegina pasatu genuen, izan ere, egoitza ezagutzeko aukera izateaz gain, bertako egoileekin elkarrizketan aritzeko aukera ere izan genuen. 
         Asko eskertzekoa da bertakoek gurekin izan duten arreta! Hona hemen argazki batzuk: