2013/08/30

Kurtso hasiera begiratuz



Famili agurgarriok:

Datorren kurtsoa begiratuz kontutan edukitzeko gai batzuei buruz argibidea gogoratu nahi dizuegu:

1.       Sarrerako ordutegia:
·         Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 8:30ean.
·         Lehen Hezkuntza: 9:00etan.
·         Haur Hezkuntza: 9:00etan.
·         Arratsaldean 14:50ean kurtso guztiak.
2.      Irteerako ordutegia:
·         Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 13:30 eta 16:40an.
·         Lehen Hezkuntza: 13:00 eta 16:40an.
·         Haur Hezkuntza: 12:55 eta 16:30ean.
Goizeko jardunaldietan jantokiko umeak 15:00etan irtengo dira.
3.      Laukizko amantal urdina ekarri behar dute, izenarekin eta zinta batekin eskegitzeko ikasle guztiek LH 4. Mailara arte (barruan).
4.      Derrigorrezkoa da ikastetxeko txandala erabiltzea Gorputz Heziketa Klasetarako LH 1.ngo mailatik DBHko 2. mailara arte.(Biak barruan)
5.      Haur Hezkuntzakoek motxila baten, gelan uzteko, arropa izenarekin ekarri behar dute.
6.      Jantokian geratzen diren umeek babero bi (Haur Hezkuntzan) edo mahaizapia eta poltsa bat hortzeskubilarekin eta hortzorearekin ekarriko dituzte.
7.      Ikastetxeko autobus zerbitzua erabili nahi duzuenok, abisatu behar duzue Klaseak hasi baino lehen. Erabiltzen duenak, kurtso osorako izango da.
8.      2013-2014 ikasturtearen hasiera irailaren 6an izango da.
§         Haur eta Lehen Hezkuntza: Irailaren 6tik 13ra goizeko jardunaldikoa izango dira. Lehenengo egunetatik aurrera jantokiko eta autobuseko zerbitzua egongo da.
§         Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: Irailaren 6an: Aurkezpena 9:00etan. Irailean zehar ordutegia 8:30etik 14:00etara izango da.
9.      LIBURUEN SALMENTA: IRAILAREN 3AN eta 4AN IZANGO DA, 9:00ETATIK 15:00ETARA.Zerrendak ikastetxeko atean daude. 
     Ikastetxeak.

Queridas familias:
           
            De cara al curso que viene queremos informaros de una serie de cuestiones a tener en cuenta:
1.    El horario de entrada será:
·         Alumnos/as de Educación Secundaria: 8:30 h.
·         Alumnos/as de Educación Primaria: 9:00 h.
·         Alumnos/as de Educación Infantil: 9:00 h.
·         Por la tarde 14:50 h. para todos los cursos.
2.    El horario de salida será:
·         Alumnos/as de Educación Secundaria: 13:30 y 16:40 h.
·         Alumnos/as de Educación Primaria: 13:00 y 16:40 h.
·         Alumnos/as de Educación Infantil: 12:55 y 16:30 h.
Cuando la jornada sea sólo de mañana, los niños/as que se queden en el comedor del Colegio saldrán a las 15:00.
3.      Deben traer bata azul de cuadritos, con el nombre y una cinta para colgarla todos los alumnos/as hasta 4º de Ed. Primaria (inclusive).
4.      Es obligatorio el uso del chandal del Colegio para las clases de Educación Física desde 1º de Ed. Primaria hasta 2º de Ed. Secundaria (ambos inclusive).
5.      Los de Ed. Infantil deberán traer ropa de repuesto en una mochila con su nombre para dejarla en la clase.
6.      Los niños que se queden en el comedor necesitarán dos baberos (Infantil) o servilleta y un neceser con cepillo de dientes y pasta.
7.      Quienes deseéis utilizar el servicio de autobús del colegio, debéis avisarlo antes del comienzo de las clases. Quien haga uso de él, será para todo el curso.
8.      El comienzo del curso 2.013-2.014 tendrá lugar el día 6 de Septiembre.
§         Ed. Infantil y Primaria: Jornada de mañana del 6 al 13. Desde el primer día funcionará los servicios de comedor y de autobús.
§         Ed. Secundaria: Día 6: presentación a las 9:00. Durante el mes de Septiembre el horario de clases será de 8:30 a 14:00 h.
9.      Venta de libros:  los días 3 y 4 de SEPTIEMBRE de 9:00 a 15:00 Las listas de los libros están  expuestas en la puerta del colegio.


                                                                                       La Comunidad Educativa

 



2013/07/05

ENGLISH SUMMER CAMP



Ekainaren 24tik uztailaren 5era ingeleseko udalekuak egon dira gure eskolan. 43 umek hartu dute parte. Oso ondo pasatu dugu hurrengo ekintzak eginez:

  • Eskulanak
  • Kirola (jolasak, bizikletan, igerilekuan…)
  • Orgenagailuetan jolastu
  • Antzerkia
  • Sukaldaritza

An English summer camp has been organized from 24th of June till 5th of July. 43 students have taken part in it. All the participants have had a really good time by doing the following activities:

  • Handicrafts
  • Sports (games, cycling, swimming…)
  • Digital board games
  • Theatre
  •  Cooking

We would like to thank all the people who helped us make this summer camp possible.
We wish you happy summer holidays.
 
Eskerrik asko lagundu gaituzuen guztioi.
Oporrak oso ondo pasa!!!


 

2013/07/03

2013ko ikasturteari agurra emoten

        Pasa den ostegunean, hilak 27an, irakasleok gatu ginen gure kurtsoari agurra emoten elizkizun baten parte hartuz.

         Gure ikastetxearen ardatza kristautasuna denez, Jesusen mahiaren inguruan batu ginen, ikasturtean zehar bizi izan dugun guztietatik eskerrak emoteko.

 
Datorren kurtsora arte!!!
Uda ona pasatu!!!
 

2013/06/26

1.GO ETA BIGARREN MAILAKOAK BARATZEN



Pasa den asteazkenean, lehenengo eta bigarren mailakook Baratze baserri eskolara joan ginen. Eguraldi ona eduki ez arren, hainbat ekintza egin genituen: eskulanak, kortako lanak, lorategiko lanak, basora ibilaldia, filma ikusi eta ……..diskofesta!
Primeran pasatu genuen!

Hona hemen gure argazkiak:

SSCDS

2013/06/21

Kustsoari amaiera emoten eta DBHko 4.mailiakoen agurra

Gaur, ekainaren 21an, gure kustsoari amaiera eman diogu danok batera elizan. Berriro gogoratu dogu gure ikasturteko menua: EREIN - ZAINDU - BATU, eta gure ikasturteko fruituak aurkeztu egin ditugu. Honekin batera DBHko 4. mailakoei gure agurra emon diegu ze etapa hau bukatu egin dute eta orain beste leku batzuetan jarraituko dute. Pertsona onak izan eta ez ahaztu hemen ikasitako askatasun baloreak! 
Eta hemen daukagu haiek idatzitako eskerrak emoteko testua: 


15 urte. 15 kurtso. 15 maila desberdin.


Denbora hau pasa da patuak batu gintuenetik. Lehenbizi, pare bat izatetik, gela oso bat sortzera heldu ginen. Pixkanaka, gero eta solidoago bihurtuko zen talde bat sortuko genuen.


Zail egiten zaigu “Dona-Dona”-ren bidez hartzen genituen erabakiak gogoratzea; “Pilla-Pilla”-ra jolasten genbiltzaneko erorketa eta negar guztiak burura ekartzea. Berriz sentiaraztea txikitan geneukan inozentzi hori. Harrigarria bada-ere, liluraturik bizi ginen marrazketa-txokotik jolas-txokora pasatzea tokatzen zitzaigunean. Nola ahaztu Belenekin pasatako momentuak Baratzen. Nola ahaztu Jaione eta Begotxo, edota Anabel eta Begorekin bizitako momentu eder guzti horiek. Pozarren genbiltzan alde batetik bestera, DBH-ra heldu arte. Denok gogoratzen dugu atzo balitz bezala, mahai gainean eskua jarrita zeukan gure tutore berria: Ainhoa. Nola ahaztu hiruhilero arbelean egiten zizkigun eskema horiek, kurtso amaieraren etorreraren berri emateko. María ere heldu zen 3. mailan, eta berarekin, gureganako heldutasuna bereganatu genuen.



15 urte pasa dira, eta eskerrak baino ezin dizkiogu eman gure bigarren etxe izan den ikastetxe honi; bigarren familiatzat hartu dugun leku honi. Eskerrik asko beso-zabalik hartu gaituzten maisu-andereño guztiei, tutoreei, beste kurtso batzuetako gure bide-lagun izan diren ikaskideei. Eskerrik asko jada gure artean ez daudenei, bidean beste norabide bat hartu zutenei, bidea errazago eta eramangarriagoa egiten lagundu diguten familiako kideei. Baina batez ere, nire konfidente, lagun, neba-arreba izan zarienoi. Gauza bat argi daukat: ez ditut 20 ikaskide lortu, 20 lagun baizik.



Etapa hau sarratzeko ordua heldu da. 15 urteko historiako etapa bat. Baina gure etorkizunerako pauso handi bat emango dugu, urterik urte eman ditugun pausotxoen konsekuente. Garaia da txoriak bezala hegoak ireki eta heganaldiari ekiteko. Egin dezagun urrun hegan, gora eta gora, hodei eta eguzki-izpiak laztanduz.



            ESKERRAK, JESUS, BETI GUREKIN ZAUDELAKO!!!



2013/06/19

Kanoan zeharkaldia!


Kaixo lagunok! 
Pasa den astelehenean, 6.mailako ikasleok Laidako hondartzara joan ginen. Kanoa hartu eta gure Biosferako paisai ederrak gozatuz ibilaldi eder bat egin genuen. Oso ibilaldi polita benetan! Eguraldia ez genuen aldeko izan, baina primeran pasatu genuen! 

DBH 4.maila Ean

Kaixo lagunok!
Hainbeste urteren ondoren, gure azken elkarbizitza izateko eguna heldu zen. Joan den ekainaren 17an, DBHko ikasle batzuk Eara jona ginen kurtsoari amaiera ezin hobea emateko. Gau bakarra pasatu arren, topera aprobetxatu genuen eta oroitzapen zoragarriak eramango ditugu leku hartatik. Eskerrik asko!