2018/06/28
Bilbotik zehar!
Gure hiriburua hobeto ezagutzera joan dira gure gazteak. Bertan, Plaza berria, Erriberako merkatua eta katedrala ezagutzeaz gain, Euskal Museora ere joan ziren!
Bizkaiko elikagaien bankuko laguntzaileak!
Beste behin ere, gure ikastetxeko nagusienek, Bizkaiko Elikagaien Bankuak antolaturiko janari bilketan parte hartu zuten. Eskerrik asko zuen laguntasunagatik eta eskuzabaltasunagatik!
2018/06/26
Grease musikala!
Loiuko Mertzediar ikastetxekoak Gernikara hurbildu zitzaizkigun beraien GREASE antzerki musikala aurkeztera! Ingelesezko emanaldia izan zen eta a zer nolako ikuskizun ederra!
LH4. mailakook EUREKA museoan!
Maiatzaren bukaeran, LH 4.mailako ikasleok Donostiako EUREKA museora joan ginen uraren dentsitateari eta animaliei buruzko tailerretan parte hartzera! Elektrizitateari eta argiari buruz ere asko ikasi genuen. Pozarren etorri ginen! Berriro joan nahi dugu!!!
EUSKARALDIA!
Mertzede ikastetxeak ere EUSKARALDIArekin bat egiten du! Gure "hamaikakoa" osatu dugu eta "ahobizi" eta "belarriprest" izateko prest gaude!
BERTSO TOPAKETA!
Ikasturtean zehar, bertsotan aritu dira gure ikasleak eta bertso topaketan beraien bertsoak bota zituzten! Batzuek, "Inurria eta txitxarra" ipuina bertsotan adierazi zuten eta beste batzuek, "Kutsadura"ren inguruko bertsoak bota zituzten. Gainera, beste ikastetxeetako bertso emanaldia entzuteko parada izan zuten eta asko gozatu zuten!
Irakasleok formakuntzan!
Lehenagoko eta oraingo hezkuntza erabat aldatu da. Hori dela eta, gure ikastetxeak, txikienetik hasita, ohiko metodo tradizionalarekin apurtzen duten metodologien aldeko apustua egiten jarraitzen du. Horretarako, ezagutzak sendotzeko, @kqmimoa ren eskutik, ulermenean oinarritutako proiektuei buruzko formakuntza interesgarria izan genuen!
Suscribirse a:
Entradas (Atom)





