2017/02/13
KONTSUMOBIDEKO TAILERRAK ESKOLAN!
KONTSUMOBIDEKO TAILERRAK ESKOLAN!
Otsailaren hasieran, kontsumobide tailerretan parte hartzeko aukera paregabea izan genuen. Tailer horietan LH ko eta DBH ko neska-mutilek parte hartu zuten. Ekintza dibertigarriak izateaz gain, baliotsuak ziren: elikagaien ekoizpena, produktu baten bizi-zikloa, bideo-jokoak, etxeko ekonomia eta beste hainbat eta hainbat tailer landu dituzte.
Hona hemen argazki batzuk:
2017/02/11
Ostiraleko partidua!
Pasa den ostiralean ere, partidua izan dute gure mutilek eskolan. Oingoan Mundaka izan da aurkaria eta asko gozatu dute! Horrela jarraitu!
1,2,3...Mertzede!
Gure saskiko taldea gera ezinik dabil; beste garaipen bat lortu dute gaur ere, Zorixonak!!! 1,2,3....Mertzede!!!
Gernika Kesb-ko neskei zorterik onena opa diegu!!! Aupa neskaaak!!!
2017/02/07
Bakearen eguna!
Kaixo denoi!
Pasa den astelehenean, bakearen eguna zela-eta, bake museora hurbildu ginen 5. eta 6. mailakook.
Oso bisita interesgarria iruditu zitzaigun, guretzat ezezagunak izan diren informazioak entzuteko aukera eduki genuelako. Hemen dituzue argazki batzuk:
Suscribirse a:
Entradas (Atom)
