Abendualdia bukatu zaigu jada eta orain, egun berezi eta garrantzitsua dator: 
JESUSEN JAIOTZA! Ostegun arratsaldean, txikienetik hasi eta handieneraino, maitasun osoz eta beso zabalik hartu genuen 
JESUS. Gutariko bakoitzak, sehaskatxoan 
bihotz berezi bana jarri genuen, Jesusek gure 
bihotzak argiz bete ditzan eta gure ingurukoengan 
gozotasuna eta maitasuna zabaldu dezan!!!
Horrez gain, gure artean hainbeste urtetan lanean jardun eta gero, beste etapa batera saltoa eman duen 
Marisari omenalditxoa egin genion, berak emandako eta irakatsitako 
guztia eskertuz eta hasiko duen etapa berriagatik 
zorionduz!
EGUBERRI ON GUZTIOI!!!