2012/02/20
OTOITZ TOPAKETA MADRILEN
Kaixo lagunok:
Asteburu honetan Madrilen alkartu gara gure ikastetxetik DBH 1. eta 2. mailetako 30 lagun elkar ezagutzeko, ondo pasatzeko eta Jesusi buruz apur bat gehiago jakiteko. Primeran egon gara eta datorren kurtsoan berriro parte hartzeko prest gaude. Hemen dauzkazue gure argazki batzuk:
2012/02/14
2012ko otsailaren 18ko KIROL ORDUTEGIAK
Kaixo lagunok:
Hemen dauzkazue datorren larunbateko ordutegiak. Zorte on danontzako!
KIROLA | PARTIDAK | TOKIA | ORDUA |
MULTIKIROLA FUTBOLA | MERTZEDE – ALTZAGA | MERTZEDE | 12:00 |
SASKIBALOIA UMEAK | MERTZEDE – BARRUTIA | MERTZEDE | 10:00 |
SASKIBALOIA KADETE | MERTZEDE – LARRAMENDI | SANTANAPE | 10:30 |
2012/02/11
2012ko otsailaren 11ko KIROL EMAITZAK
Kaixo lagunok:
Hemen dauzkazue aste honetako emaitzak. Zorionak danori parte hartzeagatik!!
KIROLA | PARTIDAK | EMAITZA |
MULTIKIROLA FUTBOLA | ALTZAGA – MERTZEDE | 1-16 |
SASKIBALOIA UMEAK | TXOMIN ARESTI – MERTZEDE | 47-12 |
SASKIBALOIA KADETE | SAN NIKOLAS – MERTZEDE | 16-62 |
2012/02/09
ELURRA HELDU ZAIGU
Gaur, otsailaren 8an, irrikitan egon garen gauza gertatu da, ELURRA JAUSI DELA ZERUTIK!!! Jakin genuen Siberiatik izugarrizko hotza zetorrela, baina ez genuen honelako ezer espero.
Goizaldean hasi da elurra jausten eta 10:30ak inguru, jolastokiko zabuak, palmerak, frontoiko teilatua, eta abar zuritzen hasi dira. Jolastorduan ume guztiak elurraz jolastera irten dira, ilusio osoz, oso gutxitan ikusten dugulako elurra Gernika-Lumon.
Espero dugu laster edo datorren urtean, berriro, elurra mara-mara jaustea zerutik.

Maria A.
(LHko 5.mailako ikaslea)
2012/02/08
ELURRA TEILATUAN
Elurra teilatuan, zakua lepoan
ibili beharko dugu aurtengo neguan.
Rau, rau, rau rakataplau
hau dok humorea!
utzi alde batera euskaldun jendea.
Rau, rau, rau rakataplau
hau dok humorea!
utzi alde batera euskaldun jendea.
Tradiziozko abesti honek dioen bezala gure herriko teilatuak elurrez beteak ditugu. A zer nolako sorpresa gurea, goizean leihotik begiratu eta zerutik elur malutak jausten ikusi ditugunean.
Ikasle guztiek ideia bakarra daukate gaur buruan “ELURRA!!”. Elurraren alde ona ikusi dute: lagun, familia eta ezagunekin momentu dibertigarria edukitzea. Beraz, kontuz ibili minik hartu gabe, baina aprobetxa dezagun naturak eman digun aukera hau gure ingurukoekin ondo pasatzeko.
2012/02/02
KANDELERIO
Kaixo lagunok:
Gaur, otsailaren 2a, gure herriarentzat egun oso inportantea da. Horregatik gaur gure ikasle txikienek ikastetxeko atean abestu egin dute guraso guztiek entzuteko zein ondo abesten duten.
Kandelerio abestia:

"Agur ba Dontzellia Kandelerio, lerio,
atxari ura dario,sagarrari madarieutsi Peru adarrari.
Euria dakar menditik
Ondarroaren gainetik,
eztaukat zapatarikbanoa Lekeitiotik.
Kandelerioz eguzki,negua dago aurretik;
kandelerioz edurra,joan da neguaren bildurra."
Suscribirse a:
Entradas (Atom)