2012/02/08

ELURRA TEILATUAN

Elurra teilatuan, zakua lepoan
ibili beharko dugu aurtengo neguan.
Rau, rau, rau rakataplau
hau dok humorea!
utzi alde batera euskaldun jendea.
Rau, rau, rau rakataplau
hau dok humorea!
utzi alde batera euskaldun jendea.

Tradiziozko abesti honek dioen bezala gure herriko teilatuak elurrez beteak ditugu. A zer nolako sorpresa gurea, goizean leihotik begiratu eta zerutik elur malutak jausten ikusi ditugunean.

Ikasle guztiek ideia bakarra daukate gaur buruan “ELURRA!!”. Elurraren alde ona ikusi dute: lagun, familia eta ezagunekin momentu dibertigarria edukitzea. Beraz, kontuz ibili minik hartu gabe, baina aprobetxa dezagun naturak eman digun aukera hau gure ingurukoekin ondo pasatzeko.



 









No hay comentarios:

Publicar un comentario