Goizaldean hasi da elurra jausten eta 10:30ak inguru, jolastokiko zabuak, palmerak, frontoiko teilatua, eta abar zuritzen hasi dira. Jolastorduan ume guztiak elurraz jolastera irten dira, ilusio osoz, oso gutxitan ikusten dugulako elurra Gernika-Lumon.
Espero dugu laster edo datorren urtean, berriro, elurra mara-mara jaustea zerutik.
Maria A.
(LHko 5.mailako ikaslea)
No hay comentarios:
Publicar un comentario