2019/12/24

OLENTZERO ETA MARI DOMINGI IKASTETXEAN!

OLENTZERO eta MARI DOMINGIren bisita berezia izan genuen ostiralean ikastetxean! Hizketan ibili ondoren, kantaldiari ekin genion pozez! Karamelo gozo-gozoak hartu eta gutuntxoak eman genizkien! Gaurko gau magiko honetan bete daitezala denon ilusioak!!!
"ADITU ZUENIAN JESUS JAIO ZALA, LASTERKA ETORRI ZAN BERRI EMATERA...!!!"


2019/12/20

ABENDUALDIA!

Lau astetan zehar, aldi garrantzitsua den ABENDUALDIA ospatu dugu Berri Onak aztertuz eta emanez, konpromezuak hartuz, norberaren izaerarik onena landuz eta JESUSen etorrera prestatuz!







GABON EKITALDIA!

Mimo ilusio eta maitasun handiz preparatutako gabon ekitaldia eskaini ziguten ikastetxeko ikasleek, beraien familia eta lagunentzako! Ikusi nahi?

GABON ELIZKIZUNA!

Abendualdiari amaiera emateko asmoz eta GABONAK GURE BIHOTZETAN sentiarazteko asmoz, ospakizun berezi bat izan genuen gure parrokian. FAMILI giroan GABON JAI ZORIONTSUAK ospatu dagiguzan, Jaunaren maitasunari enganTXATuz, bere argitasuna eta indarra eskatzera hurbildu gara.


2019/12/04

EUSKARA!!!

Abenduaren 3an egun berezietako bat bizi genuen eskolan: EUSKARAREN EGUNA!!! Hamaika orduko irakurraldian parte hartzeaz gain, kantaldia eta bertso saioak izan genituen!!!
Ez dezagun euskara erortzen utzi!!!










FAIR SATURDAY!!!

Joan den larunbatean, FAIR SATURDAYren harira, KONTZERTU SOLIDARIOA izan genuen Bartolome elizan. Gernikako Andra Mari koralak eta Bermeoko Izaro abesbatzak parte hartu zuen eta eskaini ziguten izugarrizko emanaldiaz gozatzeko parada izan genuen! Batu zen dirua, ERA proiekturako bideratuko da! Mila esker Gernikako Udalari, parte hartzaileoi eta bereziki, hurbildu eta laguntza eman zenuten guztioi!!!


TXOKOLATADA SOLIDARIOA!!!

Gogoratzen zarete ERA proiektuaz? Urterik urte hazten doa eta oraindik ere plan asko daukate burutzeko. Hori dela eta, gure eskolan TXOKOLATADA SOLIDARIOA izan dugu, batzen den diruarekin proiektu berri gehiago gauzatzeko!!! 

2019/11/25

MILLA HERRIKOIA

Autongo MILLA HERRIKOIAn ere parte hartu dugu! Hotza eta euria egin duen arren, ikasle hauek ez dute etsi! Gora zuek eta segi horrela!  Argazki gehiago:



2019/11/24

GAZTAINAK ERRE ARTEAN....

Sasoi onenean gaude GAZTAINAK batu, prestatu eta jateko!
Gaztainak erre artean, gaztainak erre artean...





SASKIBALOIKO TALDEEN AURKEZPENA!!!

Gernikar saskibaloi jokalarien aurkezpen eguna izan zen ostiralean Malosteko kiroldegian!!! Eskerrik asko hurbildu zineten ikasle eta familioi eta hurbildu ezin izan zenutenoi animo, ziur hurrengoan denok batera aurkezteko aukera izango duzuela!!!


MUSIKAZ GOZATZEN!!!

Ostiralean zer egun izan zen? SANTA ZEZILIA: MUSIKARIEN EGUNA! Beste urte batez, musikaren garrantziaz gogoratzeko ekintza bereziak egin ziren ikastetxean. Musika ezinbestekoa da gure bizitzetan, berari esker, komunikaziorako trebetasunak eta sormena hobetzen, alaitasuna transmititzen, esfortzua, diziplina eta talde lana bultzatzen, emozioak areagotzen eta gehiago kontzentratzen laguntzen digu! Argazki gehiago ikusteko egin klik hemen!






BEHARTSUENENTZAKO ELIKAGAIAK BATZEN!

Goiz polita pasatu genuen atzo ELIKAGAIEN BANKUko kanpainan, behartsuenentzako janari bilketan. Mila esker BOLONDRES aritu zineten guztioi!!!




SASKIBALOI PARTIDA!

Kirolari taldetxo honek, KIROLA egiteaz gain, INGELESA praktikatzen dute! Hona hemen beraien lehen aldiko saski baloi partidako argazkiak:



LEHENENGO ARTELANTXOAK!

Nork esan du artelanak nagusiek egin dezaketela bakarrik? Hona hemen gure haurtxo txikiek egindako artelantxoak!






Gaur, FAMILIA MEZA dugu, zatoz!


2019/11/19

KONTZERTU SOLIDARIOA!!!

Azaroaren 30ean, 18:00etan, Gernikako Udalaren laguntzarekin, Gernikako Andra Mari koralak eta Bermeoko Izaro abesbatzak, Mertzediar ERA proiektuaren aldeko kontzertu solidarioa eskainiko digute! 
 ZATOZ ETA GOZATU!!!