2019/02/27

JAINKOAK, NEURRI BARIK MAITE GAITU!

Igandeko Familia mezan, Jaunaren MAITASUNA NEURRI GABEKOA dela aztertu genuen. Izan ere, Berak maite gaituen bezala maitatzera gonbidatzen gaitu eta halaxe egingo dugula ziurtatzen dugu!




LOREZAINAK GARA!

Landarearen funtzioak ondo barneratzeko, dilista eta indaba batzuk landatzea erabaki dugu. Lehenengoz poteak apaindu, gero kotoia jarri, ondoren dilistak edo indabak kotoiaren gainean jarri eta amaitzeko ura bota eta eguzki izpietatik hurbil jarri ditugu. Egunero zaintzen ditugu eta... asko hazi dira!






2019/02/25

LANDAREAK

Landarearen atalak, funtzioak eta beraien hazkuntza prozesua ikasi eta gero, landu dugun informazio guztia lan batean biltzea erabaki dugu eta lore hauek sortu ditugu. Ikusi nahi?




2019/02/22

ORTUA AZTERTZEN!

LH 2.eko ikasleak, "Lurreko esploratzaileak" proiektuan izaki bizidunak zer diren ikasten hasiko dira. Proiektuko zati honi hasiera emateko, ikastetxean daukagun ortura joan dira. Han barazki ezberdinak aztertu dituzte, esate baterako, piperrak, urazak, tipulak, azenarioak, kalabazak... Laranjondo ederra ere ikusi dute eta laranja pare bat eraman dituzte gelara, elkarrekin batera dastatzeko.


GORABIDEra egindako IRTEERA!

Konpetentzia soziala garatzea ezinbestekoa da bizi garen gizarte plural eta inklusiboa kontuan hartuta. Hori dela eta, DBH 4.mailako beste gazte talde batek, GORABIDE erakundean egunerokotasunean egiten dutena bertatik bertara ezagutzeko aukera izan du eta bertako egoileek hainbat gauzatxo irakatsi dizkie. Bata bestearengandik zenbat ikasten den bizitzan zehar! Pertsonak gara eta guztiok gara beharrezko!




2019/02/18

ATHLETICEKO JOKALARIAK GUREAN!

Athleeeeeetik! IEUP! Ander Iturraspe eta Peru Nolaskoain jokalariak gurean izan ziren eta gure gazteei kirol baloreak eta aholkuak emateaz gain, hezkuntzak duen garrantziaz ere hitz egin zuten!



2019/02/15

IKASTETXEKO INSTALAZIO BERRIAK!!!

Ezagutzen al dituzue gure ikastetxean ditugun instalazio berriak? Adimen anitzak lantzeko eta proiektuetan oinarritutako hezkuntzara egokiturik dagoen gune berezia dugu Maria De Cervello gela hau!


2019/02/07

DBH 4koak GORABIDEN!

Aurreko egun batean, DBH 4.mailako ikasle taldetxo bat, GORABIDE erakundekoekin goiza pasatzera joan zen Iratirekin batera. Goiz hartan gure ikasleek, bertako pertsonekin dantzatu, supermerkatura joan eta janaria prestatu zuten. Garai batean oso modan zegoen irrati-kaseta nola erabiltzen den ere irakatsi zien hango gazteek. Horrez gain, fisioterapeutek bertan egiten duten lana ezagutzeko aukera ere izan zuten. Goiz ederra pasatuz, oso pozik bueltatu ziren ikastetxera, errespetuan eta dibertsitatean hazteak duen garrantziaz jabetuta.





DBH 3 eta 4, "CIENCIA SHOW" an!

Nork esaten du zientzia aspergarria izan behar dela? Orain astebete, ikastetxeko DBH 3. eta 4. mailakook Bilbora joan ginen zientziari buruzko bakarrizketa bat entzutera. Big Van Cienciak antolaturiko "Ciencia Show" ikustera joan ginen eta bertan, Helena Gonzalez (biokimikaria), Oriol Marimon (kimikaria) eta Alberto Vivoren (bioteknologoa) eskutik, barre eta algara artean, genetika, bioteknologia eta beste hainbat gairen inguruako bitxikeriak ikasi genituen. Orain ea gutariko nor ausartzen den bere bakarrizketa zientifikoa prestatzera eta sari eder bat irabaztera! Baliteke, gure artean zientzialari on bat egoteaz gain, bakarrizketari paregaberen bat egotea!



OIZMENDI TELEBISTAN AGERTU GARA!


Ikusi nahi?

LEHENENGO BIDEOA



BIGARREN BIDEOA








2019/02/04

SANTA AGEDA BEZPERA!

Euskal ohiturei jarraituz, Mertzedeko ikasle eta irakasleok kalez kale ibili gara Santa Ageda koplak abesten! Batutako dirua, Santo Domingon dugun Mertzediar Fundaziorako izango da! Mila esker guztioi!


Argazkiak:




2019/02/01

BAKEAREN ASTEA!

Ikastetxean baloreetan hezten dugu eta balore garrantzitsuenetako bat, BAKEA dugu. Hori dela eta, aste honetan zehar bakearen inguruko ekintza ezberdinak landu dituzte gure ikasleek. DBHkoek, Gernikatik zehar bisita turistiko bat eginez, bakearen sinboloak aztertu, gogoratu eta hausnarketak egin dituzte. HH eta LH1 eta 2koek, bakearen inguruko ipuinak landu, prestatu eta antzeztu dituzte. LHko gainerakoek berriz, bakezko usoen esanahia aztertu, gogoratu eta praktikan jarri dute.

LH 5 mailakoak, gainera, bake egunean bertan, Gernikako Bake Museoan izan dira, gure planeta babesteak duen garrantziaz jabetzeko, hori ere bake-jarrera delako. Gauza interesgarri asko ikasi dituzte: sarritan, gure kontsumorako erabiltzen ditugun gaiak egiteko, planetaren hondamendia edota pertsonentzat bidegabekeria dakarrela eta baita, gure gailu elektronikoen bateriak egiteko behar den Koltana, Congon, erdiesklabutzan ateratzen dela.

"Ez dago biderik bakerako, bakea da bidea" Gandhi.