2018/07/02

OPORRETARA GOAZ!!!


IKASTURTEARI AGURRA EMATEN!

Irailean hasi genuen bidaia bukatu zaigu jada eta guztion artean ospakizun polit bat ospatu genuen ikasturtean zehar bizitako guztia Jainkoari eskertuz! Orain, atsedena hartzera goaz! Atseden hartu, ondo pasa, gozatu eta bueltara arte!!!

" Ez gaitu inoiz bakarrik uzten,
   ez badugu guk bera ahazten;
  eta ahazten badugu ere guk bera,
  ez berak gu:
  geu gara, geu,
  ez gaudenak berarekin;
  ez bera gurekin!"

 ARTZE



AZKEN AGURRA!

Ibilbide luzearen ondoren, DBH 4. mailakoei agurra emateko garaia iritsi zitzaigun. Zuek adierazi zeniguten bezala, familia giroan sentitu izan zarete beti gure ikastetxean eta aurrerantzean ere,  hemen izango gaituzue eskuzabalik. Hala eta guztiz ere, bihotzez, eskolako txikienetik hasita handienera, eskerrak eman nahi dizkizuegu eskola honetan ereindako maitasun, eskuzabaltasun eta apaltasun guztiagatik
Zorte on zuen ibilbide berrian eta goza ezazue!!!


ESKOLAKO JAIA!

Ekainaren 10ean jai giroan ibili ginen eskolan. Urtero legez, meza nagusia, sukalki txapelketa, dantzari dantzak, mus eta xake txapelketak, jolasak, Santo Domingoko Mertzediar erakundearen aldeko ekintzak eta dantzaldia izan genituen! Familia artean, primerako eguna pasa genuen!