Kaixo lagunok:
Gaur, azaroararen 20an, umearen nazioarteko egunean, milaka umeek beraien eguna dela ere
ez dute jakingo, lanean jarraituko dute, gaixo edota gosez hiltzeko
bidean. Gure gizartean bizi diren umeen eskubideak baino ez gara
aldarrikatzen ari. Ondo dago lehen munduko umeen eskubideak
aldarrikatzea, izan ere, uste duguna baino ume gehiagok dituzte arazoak
miragarria dirudien mendebalde honetan, baina ez ditzagun ahaztu heldu
esplotatu bezala bizitzera kondenatuak izan diren haur guztiak, ez
dezagun ahaztu euren sufrimendua... beraiek, hemengo haurren balio
berbera baitute, askotan kontrakoa dirudien arren.
Noiz hasiko ote gara zerbait aldatzen?
No hay comentarios:
Publicar un comentario