Gorka Gerrikagoitiak (Euskadi taldeko kirol zuzendaria), Haritz Orbek (Euskadi taldeko txirrindularia) eta Pello Bilbaok (Iraskundean trebatutako Caja Rural taldeko txirrindulari profesionala) solasaldi bizi batean hartu dute parte Gernikako Mertzede Ikastetxeko 10 eta 15 urte bitarteko haurrekin.
Gure Ikastetxea bere 50. urteurrena ari da ospatzen ikasturte honetan, eta Euskadi Txirrindularitza Iraskundeak bat
egin du ospakizun-ekitaldiekin. Ikastetxea garatzen ari den
lan-ildoetako bat kirolari lotutako balioak igortzea da (eskuzabaltasuna
eta elkarrekiko laguntza, irmotasuna ahaleginean, eta konpromisoa eta
leialtasuna kirol filosofia jakin batekin), eta, zentzu horretan,
hitzaldi bat emateko aukeratu dute Miguel Madariaga buru duen erakundea.
Hiru gonbidatuek oinarrizko bi ideia helarazi dizkiete gazteei:
batetik, kirolean ikasitako balioek eguneroko bizitzarako duten
garrantzia, besteak beste, irmotasunak, adiskidetasunak eta etengabe
hobetzeko nahiak; eta, bestetik, kirol profesionalaren aldeko apustua
egin baino lehen prestakuntza akademiko ona lortzeko lan egiteko
beharrizana.
Bai Pello Bilbao (lizentziaduna SHEEn UPV-EHUtik) zein Haritz Orbe (Antolaketa Industrialeko Ingeniaritzako ikaslea Deustuko Unibertsitatean) horren
adibide bikainak dira. Euskadi Txirrindularitza Iraskundearen
prestakuntza-filosofiari esker, eta euren gaitasunari, diziplinari eta
ahaleginari esker, bi kirolariek errepideetatik kanpo kualifikazio
bikaina lortzeko ikasi dute.
No hay comentarios:
Publicar un comentario