2014/11/30

Bizkaiko elikagaien bankuaren alde

Pasa den zapatuan DBHko 4.mailako 4 ikaskideak egon ziren Gernikako Eroskian euren denbora emoten Bizkaiko elikagaien bankuaren alde!
Eskerrik asko zuen denboragaitik eta batez ere zuen jarregaitik!
Holan jarraitu!





2014/11/28

AZTERKOSTA 2014 proiektua

Kaixo lagunok:


           Aurten, Eusko Jaurlaritzak antolatzen duen AZTERKOSTA 2014 proiektuan parte hartu dugu eta, hori dela eta, atzo DBH 4. mailakoak Sukarrietara egin genuen irteera; gure kostaldearen kutsadura maila aztertzeko asmoz. Oso ondo pasatu genuen eta eguraldia ere lagun izan genuen. Trenez hurbildu ginen bertara eta Txatxarramendi irlatxoan egin genituen geure neurketak (fosfatoak,nitratoak, pHa,…). Eta bazkalostean, berriro itzuli ginen eskolara. Neurketen emaitzen inguruan ezin dezakegu gauza handirik esan (neurketa batzun emaitzen zain gaude oraindik) baina lehen begiratuan gure kostaldea nahiko garbi dagoela dirudi. Hurrengo batean ere, esperientzia hau errepikatzeko prest gaude. Hala ere, ordura arte badakizue: GURE INGURUMENA ZAINDU!!!!

2014/11/26

2014ko azaroaren 29ko kirol ordutegia

Kaixo lagunok:


    Larunbat honean atletismoa! Animo eta ondo egin! 
KIROLA
TOKIA
ORDUA
MULTIKIROLA
ATLETISMOA
BERRIOTXOA
BILBAO
12:30
 

2014/11/23

XI. LITERATUR LEHIAKETA KALTZADA EGOITZA

Kaixo lagunok: 
     Urtero legez, aurten ere Kaltzada Egoitzan 6. mailako ikasleentzat literatur lehiaketa antolatu dute. Gure ikastetxetik Gotzon Asolo, Iñigo Eiguren eta Mikel Pinedo finalistak izan dira, eta haiek lortutako emaitza izugarrizkoa izan da: Mikelek lehenengo saria eta Iñigok 2. saria lortu dute. Bene benetan, zorionak hiruroi baita tutoreari, Miriami, ere.

1. Saria: Mikel Pinedo

2. Saria: Iñigo Eiguren
 

2014/11/21

SANTA ZEZILIA EGUNA

Kaixo lagunok:
             Bihar Santa Zezilia eguna da, musikarien eguna. Haur Hezkuntzakook maite-maite dugu musika eta horregatik gaurko egunean hainbat ekintza egin ditugu:
          - Material birziklatuarekin marakak.
          - Instrumentu ezberdinak manipulatu.
          - Ibai musikako irakaslearekin abestiak kanta ditugu guk eginiko instrumentuak eta gitarra joz.
          - Andereño Iratxek txistua eta tanbolina jo ditu eta guztiok dantza egin dugu.
          - Azkenik, saloian Ibai maisuarekin jolasak egin ditugu eta pelikula mutu bat ikusi dugu.    Pelikula honi, Ibaik musika jarri dio bere organoarekin eta umeek ere zenbait unetan marakekin lagundu diote.

          Egun zoragarria igaro dugu. Eskerrik asko musika maite duzuen guztioi eta bereziki musikako maisu den Ibairi.

2014/11/20

Umearen nazioarteko eguna

Kaixo lagunok:
               Gaur, azaroararen 20an, umearen nazioarteko egunean, milaka umeek beraien eguna dela ere ez dute jakingo, lanean jarraituko dute, gaixo edota gosez hiltzeko bidean. Gure gizartean bizi diren umeen eskubideak baino ez gara aldarrikatzen ari. Ondo dago lehen munduko umeen eskubideak aldarrikatzea, izan ere, uste duguna baino ume gehiagok dituzte arazoak miragarria dirudien mendebalde honetan, baina ez ditzagun ahaztu heldu esplotatu bezala bizitzera kondenatuak izan diren haur guztiak, ez dezagun ahaztu euren sufrimendua... beraiek, hemengo haurren balio berbera baitute, askotan kontrakoa dirudien arren. 
            Noiz hasiko ote gara zerbait aldatzen? 

2014/11/13

Euskadi Iraskundeak txirrindularitzaren baloreak sustatu ditu Gure Ikastetxean

Kaixo lagunok: 
           Gorka Gerrikagoitiak (Euskadi taldeko kirol zuzendaria), Haritz Orbek (Euskadi taldeko txirrindularia) eta Pello Bilbaok (Iraskundean trebatutako Caja Rural taldeko txirrindulari profesionala) solasaldi bizi batean hartu dute parte Gernikako Mertzede Ikastetxeko 10 eta 15 urte bitarteko haurrekin.
          Gure Ikastetxea bere 50. urteurrena ari da ospatzen ikasturte honetan, eta Euskadi Txirrindularitza Iraskundeak bat egin du ospakizun-ekitaldiekin. Ikastetxea garatzen ari den lan-ildoetako bat kirolari lotutako balioak igortzea da (eskuzabaltasuna eta elkarrekiko laguntza, irmotasuna ahaleginean, eta konpromisoa eta leialtasuna kirol filosofia jakin batekin), eta, zentzu horretan, hitzaldi bat emateko aukeratu dute Miguel Madariaga buru duen erakundea.
            Hiru gonbidatuek oinarrizko bi ideia helarazi dizkiete gazteei: batetik, kirolean ikasitako balioek eguneroko bizitzarako duten garrantzia, besteak beste, irmotasunak, adiskidetasunak eta etengabe hobetzeko nahiak; eta, bestetik, kirol profesionalaren aldeko apustua egin baino lehen prestakuntza akademiko ona lortzeko lan egiteko beharrizana.
         Bai Pello Bilbao (lizentziaduna SHEEn UPV-EHUtik) zein Haritz Orbe (Antolaketa Industrialeko Ingeniaritzako ikaslea Deustuko Unibertsitatean) horren adibide bikainak dira. Euskadi Txirrindularitza Iraskundearen prestakuntza-filosofiari esker, eta euren gaitasunari, diziplinari eta ahaleginari esker, bi kirolariek errepideetatik kanpo kualifikazio bikaina lortzeko ikasi dute.

2014/11/09

2014ko azaroaren 15eko kirol ordutegia

Kaixo lagunok:
    Larunbat honean berriro Saskibaloia etxean! Animo eta ondo egin!
KIROLA
PARTIDA
TOKIA
ORDUA
SASKIBALOIA
MERTZEDE
PAGASARRIBIDE
MERTZEDE
10:45
     
        Pasa den asteko argazki batzuk jartzen ditugu gure lana ikusteko!

2014/11/08

Eroskin!!


Kaixo lagunok:
         Aste honetan, Lehen Hezkuntza 3. Mailako ikasleak Eroski Centerrera joan gara. Bertan, erosketa osasungarriak egiten ikasi dugu baita elikagaien semaforo nutrizionalak ulertzen eta irakurtzen, etabar. Gainera, hamaiketako gozoa ere eman digute.
        Primeran pasatu dugu!!!

2014/11/04

BOO, BOO, BOO!!! IT´S HALLOWEEN TIME

          Last Friday was the night when witches, ghosts, monsters, bats and black cats came out to frighten all the little children.
         Although they were scary, we were all prepared to chase them away with our pumpkin masks!!

2014/11/03

2014ko azaroaren 11ko kirol ordutegia

Kaixo lagunok:

    Larunbat honean Saskibaloia! Animo eta ondo egin! 
 
KIROLA
PARTIDA
TOKIA
ORDUA
SASKIBALOIA
MERTZEDE
ZUBI - ZAHAR
MERTZEDE
11:00