2014/06/20

Kustsoari amaiera emoten eta DBHko 4.mailiakoen eta Yolandaren agurrak

Kaixo lagunok:
           Gaur, ekainaren 20an, elizan gure kustsoari amaiera eman diogu danok batera. Berriro gogoratu dogu gure ikasturteko menua: Elkarlanerako ZU beharrezko, "Zu" hori "GU" bihurtuz.. Honekin batera DBHko 4. mailakoei eta Yolandari gure agurra emon diegu ze etapa hau bukatu egin dute eta orain beste leku batzuetan jarraituko dute. Pertsona onak izan eta ez ahaztu hemen ikasitako eta bizi izandako askatasun baloreak! 
          Eta hemen daukagu haiek idatzitako eskerrak emoteko testua: "Egun honetan, azkena denetatik lagundu gaituzten guztien eskerrak eman nahiko genizkizuen. Ikasgela guztiaren partez hitz egiten dugu gaur garena izaten heltzea zuei esker izan dela diogunean.
         Asko hemen egon dira ume moko batzuk zirenetik. Orain, esan dezakegu Mertzede Ikastetxeak sortutako nerabeak garela. Mertzede esaterakoan ez dogu ikastetxeaz hitz egiten, baizik eta gure ondoan egon diren maisu andereñoak, monjak, hezitzaileak, lagunak,...
         Egun berezi honetan, ikastetxe honetan denbora asko igaro duenpertsona bat aipatu nahi dugu, bere lanarekin bukatzen du gaurko egunean. Asko maite izan du eta, horri esker, musikarekiko sentimendua erakutsi digu. ESKERRIK ASKO, YOLANDA!
         Eskerrik asko danoi gure alde ona ataratzearren eta hainbeste urtez "aguantatzearren"! Eskerrik asko tutore guztioi Nerearekin hasita eta anarekin bukatuz. Eskerrik asko BIHOTZ-BIHOTZEZ!"
        BAITA ESKERRIK ASKO ZUOI ERE!
Eta hemen prestatutako aurkezpena!
 

No hay comentarios:

Publicar un comentario