2014/06/18

5.mailakoak TXANGOAN!



Kaixo lagunok:
           Joan den asteartean, ekainaren 17an, Mendexatik Oletara dagoen Lea ibaiaren ibilaldiaren zati bat egin dugu oinez. Oletan bazkaldu eta jolastu ostean, Lekeitioko Isuntzako hondartzara joan ginen. Itzelezko aroa zegoen bertan! Geroxeago, autobusa hartu eta Eara joan ginen. Bertan, gure ikasturtearen nondik-norakoak gogoratu eta meza ospakizun bat izan genuen.
           Asteazkenean berriz ere Lekeitiora abiatu ginen. Oraingo honetan, Lumentzara igo dugu kurutz bidetik zehar. Ostean, Aulesti inguruan jeitsi eta Lea ibaiaren beste zati bat egin dugu. Naturaren ondarea ezagutzeaz gain, mapa irakurtzen eta energia berriztagarrien balioak ezagutzeko aukera paregabea izan dugu. Ezagutza horiek hobeto barneratzeko, Munitibarren kokatuta dagoen Bengola zentrura joan gara, energia berriztagarrien zentrora. Zentru honetan, ibilbidean zehar ikasitakoa hobeto ulertzeaz gain, Lea Ibarran dauden ondareez jabetzeko aukera izan dugu. Oso irteera baliotsuak benetan!

No hay comentarios:

Publicar un comentario