Kaixo lagunok:
Joan den asteartean, ekainaren
17an, Mendexatik Oletara dagoen Lea ibaiaren ibilaldiaren zati bat egin dugu
oinez. Oletan bazkaldu eta jolastu ostean, Lekeitioko Isuntzako hondartzara
joan ginen. Itzelezko aroa zegoen bertan! Geroxeago, autobusa hartu eta Eara
joan ginen. Bertan, gure ikasturtearen nondik-norakoak gogoratu eta meza
ospakizun bat izan genuen.
Asteazkenean berriz ere
Lekeitiora abiatu ginen. Oraingo honetan, Lumentzara igo dugu kurutz bidetik
zehar. Ostean, Aulesti inguruan jeitsi eta Lea ibaiaren beste zati bat egin
dugu. Naturaren ondarea ezagutzeaz gain, mapa irakurtzen eta energia
berriztagarrien balioak ezagutzeko aukera paregabea izan dugu. Ezagutza horiek
hobeto barneratzeko, Munitibarren kokatuta dagoen Bengola zentrura joan gara,
energia berriztagarrien zentrora. Zentru honetan, ibilbidean zehar ikasitakoa
hobeto ulertzeaz gain, Lea Ibarran dauden ondareez jabetzeko aukera izan dugu.
Oso irteera baliotsuak benetan!