2013/06/21

Kustsoari amaiera emoten eta DBHko 4.mailiakoen agurra

Gaur, ekainaren 21an, gure kustsoari amaiera eman diogu danok batera elizan. Berriro gogoratu dogu gure ikasturteko menua: EREIN - ZAINDU - BATU, eta gure ikasturteko fruituak aurkeztu egin ditugu. Honekin batera DBHko 4. mailakoei gure agurra emon diegu ze etapa hau bukatu egin dute eta orain beste leku batzuetan jarraituko dute. Pertsona onak izan eta ez ahaztu hemen ikasitako askatasun baloreak! 
Eta hemen daukagu haiek idatzitako eskerrak emoteko testua: 


15 urte. 15 kurtso. 15 maila desberdin.


Denbora hau pasa da patuak batu gintuenetik. Lehenbizi, pare bat izatetik, gela oso bat sortzera heldu ginen. Pixkanaka, gero eta solidoago bihurtuko zen talde bat sortuko genuen.


Zail egiten zaigu “Dona-Dona”-ren bidez hartzen genituen erabakiak gogoratzea; “Pilla-Pilla”-ra jolasten genbiltzaneko erorketa eta negar guztiak burura ekartzea. Berriz sentiaraztea txikitan geneukan inozentzi hori. Harrigarria bada-ere, liluraturik bizi ginen marrazketa-txokotik jolas-txokora pasatzea tokatzen zitzaigunean. Nola ahaztu Belenekin pasatako momentuak Baratzen. Nola ahaztu Jaione eta Begotxo, edota Anabel eta Begorekin bizitako momentu eder guzti horiek. Pozarren genbiltzan alde batetik bestera, DBH-ra heldu arte. Denok gogoratzen dugu atzo balitz bezala, mahai gainean eskua jarrita zeukan gure tutore berria: Ainhoa. Nola ahaztu hiruhilero arbelean egiten zizkigun eskema horiek, kurtso amaieraren etorreraren berri emateko. María ere heldu zen 3. mailan, eta berarekin, gureganako heldutasuna bereganatu genuen.



15 urte pasa dira, eta eskerrak baino ezin dizkiogu eman gure bigarren etxe izan den ikastetxe honi; bigarren familiatzat hartu dugun leku honi. Eskerrik asko beso-zabalik hartu gaituzten maisu-andereño guztiei, tutoreei, beste kurtso batzuetako gure bide-lagun izan diren ikaskideei. Eskerrik asko jada gure artean ez daudenei, bidean beste norabide bat hartu zutenei, bidea errazago eta eramangarriagoa egiten lagundu diguten familiako kideei. Baina batez ere, nire konfidente, lagun, neba-arreba izan zarienoi. Gauza bat argi daukat: ez ditut 20 ikaskide lortu, 20 lagun baizik.



Etapa hau sarratzeko ordua heldu da. 15 urteko historiako etapa bat. Baina gure etorkizunerako pauso handi bat emango dugu, urterik urte eman ditugun pausotxoen konsekuente. Garaia da txoriak bezala hegoak ireki eta heganaldiari ekiteko. Egin dezagun urrun hegan, gora eta gora, hodei eta eguzki-izpiak laztanduz.



            ESKERRAK, JESUS, BETI GUREKIN ZAUDELAKO!!!



No hay comentarios:

Publicar un comentario