2013/06/04

2013ko EA21eko Udal Foroa



Aurrekoan, maiatzaren 29an, Eskolako Agenda 21 dela eta Udal Foroa izan genuen Gernikako Kultur-etxean. Bertan egon ginen Gernikaldeko ikastetxe guztiak, 2012-13 ikasturte honetan bakoitzak bere zentruan egin duena azaltzen. Eta alkatea ere bertaratu zenez, ikastetxe guztiek adostutako udalerria hobetzeko proposamen batzuk egin genizkion.

1. Iazko proposamenei buruzko erantzunik ez dugu jaso. Hemendik aurrera, Gabonak baino lehen hauen erantzun idatzia ikastetxeetara bidaltzea eskatu nahi dugu.
2. Udaletxean, bertan, kontsumo iraunkorra bultzatu, herrian eredua izateko.
3. Erosketa berdea zer den jakinarazteko Udalaren web gunean atal bat Portu.
4. Bertoko produktuak eta ekologikoak herrian bultzatu (herriko dendetan, azoka berezietan…)
5. Bertoko produktuak jantoki kolektiboetan eta herri ospakizunetan bultzatu.
6. Herriko ikastetxeetara arrisku barik heltzeko bidegorria egokitzea.
7. Herriko ondasun naturala errespetatzeko protokolo bat izatea (adibidez, zuhaitzak errespetatzea obrak egiten direnean).

Gure zentrua ordezkatzen DBH 1. ziklokoko bost ikasle joan ginen. Bertan, datorren urterako ikastetxeak hartu dituen konpromezuak era esan behar izan genituen, kontutan hartuta “Kontsumo Jasangarria” gaiarekin jarraituko dugula.

1. Ekoetiketa berri gehiago ikasten jarraitu.
2. Erosketa berdeei buruz sentsibilitzatzen jarraitu gure hezkuntza komunitate guztian zehar.
3. Ahal den neurrian erosketa berdeak ikastetxean txertatzen joan.
4. Birziklapen eta konpostarekin jarraitu.
5. Lortutako konpostarekin hazitegia eta ortua eratu.

Beraz, animatu zaitezte eta ia datorren ikasturtean denon laguntzarekin hau guztia aurrera eramaten dugun! 

No hay comentarios:

Publicar un comentario