2013/06/26

1.GO ETA BIGARREN MAILAKOAK BARATZEN



Pasa den asteazkenean, lehenengo eta bigarren mailakook Baratze baserri eskolara joan ginen. Eguraldi ona eduki ez arren, hainbat ekintza egin genituen: eskulanak, kortako lanak, lorategiko lanak, basora ibilaldia, filma ikusi eta ……..diskofesta!
Primeran pasatu genuen!

Hona hemen gure argazkiak:

SSCDS

2013/06/21

Kustsoari amaiera emoten eta DBHko 4.mailiakoen agurra

Gaur, ekainaren 21an, gure kustsoari amaiera eman diogu danok batera elizan. Berriro gogoratu dogu gure ikasturteko menua: EREIN - ZAINDU - BATU, eta gure ikasturteko fruituak aurkeztu egin ditugu. Honekin batera DBHko 4. mailakoei gure agurra emon diegu ze etapa hau bukatu egin dute eta orain beste leku batzuetan jarraituko dute. Pertsona onak izan eta ez ahaztu hemen ikasitako askatasun baloreak! 
Eta hemen daukagu haiek idatzitako eskerrak emoteko testua: 


15 urte. 15 kurtso. 15 maila desberdin.


Denbora hau pasa da patuak batu gintuenetik. Lehenbizi, pare bat izatetik, gela oso bat sortzera heldu ginen. Pixkanaka, gero eta solidoago bihurtuko zen talde bat sortuko genuen.


Zail egiten zaigu “Dona-Dona”-ren bidez hartzen genituen erabakiak gogoratzea; “Pilla-Pilla”-ra jolasten genbiltzaneko erorketa eta negar guztiak burura ekartzea. Berriz sentiaraztea txikitan geneukan inozentzi hori. Harrigarria bada-ere, liluraturik bizi ginen marrazketa-txokotik jolas-txokora pasatzea tokatzen zitzaigunean. Nola ahaztu Belenekin pasatako momentuak Baratzen. Nola ahaztu Jaione eta Begotxo, edota Anabel eta Begorekin bizitako momentu eder guzti horiek. Pozarren genbiltzan alde batetik bestera, DBH-ra heldu arte. Denok gogoratzen dugu atzo balitz bezala, mahai gainean eskua jarrita zeukan gure tutore berria: Ainhoa. Nola ahaztu hiruhilero arbelean egiten zizkigun eskema horiek, kurtso amaieraren etorreraren berri emateko. María ere heldu zen 3. mailan, eta berarekin, gureganako heldutasuna bereganatu genuen.



15 urte pasa dira, eta eskerrak baino ezin dizkiogu eman gure bigarren etxe izan den ikastetxe honi; bigarren familiatzat hartu dugun leku honi. Eskerrik asko beso-zabalik hartu gaituzten maisu-andereño guztiei, tutoreei, beste kurtso batzuetako gure bide-lagun izan diren ikaskideei. Eskerrik asko jada gure artean ez daudenei, bidean beste norabide bat hartu zutenei, bidea errazago eta eramangarriagoa egiten lagundu diguten familiako kideei. Baina batez ere, nire konfidente, lagun, neba-arreba izan zarienoi. Gauza bat argi daukat: ez ditut 20 ikaskide lortu, 20 lagun baizik.



Etapa hau sarratzeko ordua heldu da. 15 urteko historiako etapa bat. Baina gure etorkizunerako pauso handi bat emango dugu, urterik urte eman ditugun pausotxoen konsekuente. Garaia da txoriak bezala hegoak ireki eta heganaldiari ekiteko. Egin dezagun urrun hegan, gora eta gora, hodei eta eguzki-izpiak laztanduz.



            ESKERRAK, JESUS, BETI GUREKIN ZAUDELAKO!!!



2013/06/19

Kanoan zeharkaldia!


Kaixo lagunok! 
Pasa den astelehenean, 6.mailako ikasleok Laidako hondartzara joan ginen. Kanoa hartu eta gure Biosferako paisai ederrak gozatuz ibilaldi eder bat egin genuen. Oso ibilaldi polita benetan! Eguraldia ez genuen aldeko izan, baina primeran pasatu genuen! 

DBH 4.maila Ean

Kaixo lagunok!
Hainbeste urteren ondoren, gure azken elkarbizitza izateko eguna heldu zen. Joan den ekainaren 17an, DBHko ikasle batzuk Eara jona ginen kurtsoari amaiera ezin hobea emateko. Gau bakarra pasatu arren, topera aprobetxatu genuen eta oroitzapen zoragarriak eramango ditugu leku hartatik. Eskerrik asko!

 

2013/06/14

LH 3.mailako ikasleak Aubixa baserrian

Kaixo lagunok!!
       LH 3.mailako ikasleak 4 egun igaro doguz Elgorbairreko Aubixa baserrian. Egonaldi hau guretzat ahaztezina izango da eta gure bihotzetan gordeko doguz han bizitako momentu zoragarriak.
GORA AUBIXA eta GORA GU!!!

 

2013/06/13

LHko 4.maila EAn

Ekainaren 11n eta 12an, LHko 4.mailako ikasleek EAn "GURE ETXEAN" izandako esperientziaren argazkiak ikusgai dozuez. Bertan ekosistema bi ikusi genduzan: MENDIA (Bedarun) eta HONDARTZA (EAn).

Egunok, alkarregaz, giro ederrean ederto eta alaitsu igaro doguz. Beraz, eskerrik beroenak lagundu deuskuzuen guztioi.



LHko 5. mailako ikasleak ahozkotasuna lantzen



Hemen 5.maila, 4.mailakoei Ziortzari buruzko informazioa azaltzen eta erakusten, ahozkotasuna lantzen duten bitartean.

2013/06/08

Kirol Eguna Mertzeden

Kaixo lagunok!!!:
Komentatu genuen bezala, gaur, hilak 8a, gure ikastexean kirol eguna ospatu dugu. Nahiz eta hasieran euria izan, egon dan giroa oso polita izan da eta danon artean kirola egin dugu: krossa, saskibaloia, futbola, esku pilota eta herri kirolak. Gurekin egunaren amaieran Ross akademiaren eskutik Funky saio bat eduki dugu... itzela. Eskerrik asko etortzeagatik eta  partehartzeagatik.

Hemendik ere eskerrik beroenak Alberto, Ager, Amalur eta Miriani egin duzuen lanagaitik!!! 

Datorren urtean berriro parte hartzeko prest gaude!!!

2013/06/07

GURE IBILALDIA ZIORTZA-EA RA

Kaixo lagunok:


        5. mailako ikasleok ,ekainaren 4-5 ean irteera bat egin genuen Ziortzara, Bizkaian  dagoen kolejiata bakarra bisitatzeko eta ondoren  Ean  geratu ginen gaua pasatzeko.
      Gauzak ikasteaz  gain, asko disfrutatu genuen.Hemen dituzue bertan pasatu genituen une batzuk.
      Eguraldiak ere asko lagundu zigun , izan ere ez genekien zer nolako eguraldia egingo zuen ekaineko lehenengo egunak ikusita.Bikain pasatu genuen: hondartzan, terrazan, kaleetan zehar…Ona hemen adibide batzuk. 
      Berdin da non  gauzarik garrantzitsuena lagunekin..   
                  
ONDO  PASATZEA  DA!!! 

2013/06/06

MERTZEDE IKASTETXEKO VI. KIROL EGUNA

Kaixo lagunok:
Datorren larunbatean, hilak 8 gure ikastexeko kirol eguna ospatuko dugu. Hemen daukazue  egiraraua: 



10:00  KROSSA (Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntza)

MERTZEDEKO  TXAPELKETEN  FINALAK
11:00 SASKIBALOIA: LH-ko FINALA

11:00 ESKU PILOTA: LH-ko FINALA

11:45 FUTBOLA: LH-ko  FINALA
        
          11: 00 HERRI KIROLAK (Haur eta Lehen Hezkuntza)
         
12:30 FUNKY SAIOA (ROSS AKADEMIAREN ESKUTIK)

Adin guztientzako zuzendua. Anima zaitezte!
 

Haur Hezkuntza Bermeon

Kaixo lagunok!!!
Urtero bezala, Haur Hezkuntzako 3, 4 eta 5 urteko umeak trena hartu eta Bermeora joan gara kurtso bukaerako irteera egitera. Bermeon itsasontziak eta bertako jendeak daraman bizimodua ikusteko aukera izan dugu. Eguraldi itzela eduki dugu eta haurrek zoragarri pasa dute Lameran. Ona hemen gure argazkiak!!!

2013/06/04

2013ko EA21eko Udal Foroa



Aurrekoan, maiatzaren 29an, Eskolako Agenda 21 dela eta Udal Foroa izan genuen Gernikako Kultur-etxean. Bertan egon ginen Gernikaldeko ikastetxe guztiak, 2012-13 ikasturte honetan bakoitzak bere zentruan egin duena azaltzen. Eta alkatea ere bertaratu zenez, ikastetxe guztiek adostutako udalerria hobetzeko proposamen batzuk egin genizkion.

1. Iazko proposamenei buruzko erantzunik ez dugu jaso. Hemendik aurrera, Gabonak baino lehen hauen erantzun idatzia ikastetxeetara bidaltzea eskatu nahi dugu.
2. Udaletxean, bertan, kontsumo iraunkorra bultzatu, herrian eredua izateko.
3. Erosketa berdea zer den jakinarazteko Udalaren web gunean atal bat Portu.
4. Bertoko produktuak eta ekologikoak herrian bultzatu (herriko dendetan, azoka berezietan…)
5. Bertoko produktuak jantoki kolektiboetan eta herri ospakizunetan bultzatu.
6. Herriko ikastetxeetara arrisku barik heltzeko bidegorria egokitzea.
7. Herriko ondasun naturala errespetatzeko protokolo bat izatea (adibidez, zuhaitzak errespetatzea obrak egiten direnean).

Gure zentrua ordezkatzen DBH 1. ziklokoko bost ikasle joan ginen. Bertan, datorren urterako ikastetxeak hartu dituen konpromezuak era esan behar izan genituen, kontutan hartuta “Kontsumo Jasangarria” gaiarekin jarraituko dugula.

1. Ekoetiketa berri gehiago ikasten jarraitu.
2. Erosketa berdeei buruz sentsibilitzatzen jarraitu gure hezkuntza komunitate guztian zehar.
3. Ahal den neurrian erosketa berdeak ikastetxean txertatzen joan.
4. Birziklapen eta konpostarekin jarraitu.
5. Lortutako konpostarekin hazitegia eta ortua eratu.

Beraz, animatu zaitezte eta ia datorren ikasturtean denon laguntzarekin hau guztia aurrera eramaten dugun! 

2013/06/03

Haurtzaindegian pastagaz!!!

Kaixo lagunok!!!
GaurHaurtzaindegiko umeek testura desberdinekin lan egiten jarraitu dugu. Gaurkoan pasta egosiarekin jolastu dugu.
Pasta hau forma eta kolore deberdinerakoa izan da. Hona hemen gure argazkiak.

2013ko duatloi txikia Gernikan

Kaixi lagunok!
Atzo, ekainaren 2an, Gernikan Duatloi Txikia ospatu egin zen. Oso eguna polita izan zen gure kirolzaleentzat. Zorionak danori!!!!
Hemen dauzkazue gure argazkiak: