Urten daigun indarkeria espiraletik eta sartu gaitezan adiskidetze espiralean: kronikea eta argazkiak
IV Igoera Ziortzara Bakearen alde adiskidetu lemapean
Urten daigun indarkeria espiraletik eta sartu gaitezan adiskidetze espiralean.
19
autobus, ehun kotxe baino gehiago, 1.500 lagun inguru aldapa gora
oinez, jendez beterik egon da gaur, martxoaren 9a, Bolibartik
Ziortzarako bidea. Bizkaiko sortaldeko parrokiek antolatu dabe
laugarrenez ibilaldi hau.
Bolibarreko plazan emon jako hasiera ibilaldiari, bertsolari baten agurraz.
Anai-arrebok, ondo etorri
danok Bolibar aldera,
behingoz alkarraz adiskidetu
nahi dogula agertzera.
Oi Ziortzako Ama maitea,
urten eiguzu bidera,
"Bake bidean adiskidetu";
zatoz guri laguntzera.
Ume,
familia, edadeko jende ugari batu da.Arrakasta
beroa fede eta otoitz giroan. Megafonia ozen baten laguntzaz giroan
sartu sartuta ibili da jendea, orain kanta, orain entzun, orain
isiltasuna.
Hasieran pankarta batek zabaldu dau bidea aurtengo lemagaz: Bake bidean adiskidetu.
Pankarta eroaten ezagutu ditugu Bolibarko parrokoa dan Juantxu
Zarragoikoetxea, Anjel Mari Unzueta, Bizkaiko bikario nagusia, eta
Zornotza, Durangaldea eta Elorrioko boluntarioak.
Ziortzako Kolejiatara heltzerakoan bertako lekaideek emon deutse ondo etorria ibiltariei, kolejiata barrura sartzera gonbidatuz.
Ziortzako
gainean, azken ospakizunaren tokian, enbor bat egoan ikusgai, aizkora
batek jota, gure herriaren egoera azalduz. Aizkora kendu jako lehenengo
enborrari, ETAren suetena irudikatuz. Baina zauriak bertan dira. Hori
dela eta, hiru kimu barri jakoz herriaren ezaugarri den enborrari: egia,
justizia eta parkamena. Gernika, Oiz-Anboto eta Arratiako bikoteek
egin dabe ezaugarri hau, jendeak euren kantuz lagundurik.
No hay comentarios:
Publicar un comentario