“BAGOAZ!” Gaurkoan ikastetxe guztiak txandala jarri eta korrikari gure aletxoa jartzera abiatu gara. Gernika-Lumo inguruko ikastetxeek AEKrekin batera antolatu dugun Korrika Txikin parte hartu dugu. Txikiek zein handiek, ikasleek zein irakasleek, Lehen Hezkuntzako 1. mailatik hasita DBHko azken mailaraino danok egin dugu korrika Esne Beltza taldekoen doinuaren erritmoan. Gure txikitxoenak ere, Haur Hezkuntzakoek, parte hartu nahi izan dute eta beraien Korrika Txikia antolatu dute ikastetxetik zehar. Beraz, giro alaia eta polita izan dugu bai zentruan, bai herrian zehar.
Bagoaz Euskal Herritik mundura
eskua emanaz elkarri
bideak direla gure lotura
urratsak direla gure oinarri
bagoaz Korrika uo………
elkar entzunaz elkar ulertzera
bagoaz Korrika uo………
guk jaso duguna zuei ematera
Euskara da euskaldunon ezaugarri
guztion lur eta guztion zeru
horregatik maite dugu izugarri
Baina gehiagok maita dezakegu
bagoaz korrika uo……….
ikastera eta erakustera
bagoaz korrika
BAGOAZ KORRIKA
EGIZU HITZ HERRI ZAHAR HERRI BERRI
BAGOAZ KORRIKA
EMAN EUSKARA ELKARRI
BAGOAZ KORRIKA
EGIZU HITZ HERRI ZAHAR HERRI BERRI
BAGOAZ KORRIKA
EMAN EUSKARA ELKARRI
HARTU ETA EMAN EUSKARA ELKARRI
Maule , Donibane Garazi , Baiona
Donostia , Bilbo, Gasteiz , Iru ñea
herri guztietan euskara, bai ona!
hizkuntza baita gure bilgunea
bagoaz korrika uo.............
eta elkarri euskara ematera
bagoaz
korrika!
Baina ez
pentsa hemen bukatzen denik; gaur gaueko 11etan ikastetxe aurrera gonbidatzen
zaituztegu ikastetxeko guraso, ikasle, irakasle eta gainontzeko guztiei. Bertan
denok batera ikastetxeak erosi duen km-aren hasierara joango gara gure Korrika
18ko km-a korrika egiteko!
ANIMATU ETA ETORRI!
No hay comentarios:
Publicar un comentario