2012ko maiatzaren 20an Mertzede Ikastetxeko Udaberriko Jaia ospatu da. Urtero bezala, ikastetxea banderatxo, agertoki eta txosna batekin apaindu dute.
Goizean
goiz, hamarretan hain zuzen ere, jai-giroa hasi zen XVII. Sukalki Txapelketaren
hasierarekin. Hainbat guraso eta taldek parte hartu zuten gisatu kazolak
ilusioz prestatzen. Hamaika eta erdietan, San Bartolomeko Eleizan meza ospatu
zen. Honen ostean Mertzedeko Dantza Taldeak dantzatzea pentsatuta zegoen baina, bertan behera utzi behar izan zen, euria
barra-barra zegoelako. Ondorioz, haurrak eta gazteak ez ziren dantzariz
jantzita joan eskolara eta jarraian, entsalada prestatzeari ekin zioten,
entsalada txapelketa hastear baitzegoen. Bitartean, ume txikienak margozketa
tailerrean primeran pasatu zuten, hainbat marrazki aukeratzeko eta gazte
batzuen laguntza zutelarik.
Eguerdiko ordu biak
inguruan, entsaladak aurkeztu ziren, baita sukalkiko kazolak ere. Eta gero,
eskolako sukaldariak, Victorrek, eta Gernikako zinegotzi oihak, Maria Abadiak,
10 entsaladak eta 7 kazolak dastatu, epaitu eta puntuatu zituzten. Irabazle eta
parte hartzale guztiek sari mordoa jaso zituzten, haien artean, sukalki
txapelketako lehenengoak txapela harro eraman zuen etxera.
Sari
banaketa bukatutakoan, janari herrikoiari hasiera eman zioten eskolako
gimnasioan. Batzuek beraiek prestatutako gisatua jan zuten eta gainerakoek,
aldiz, zizka-mizkez, entsaladaz, eskolako sukaldariak egindako paella gozoaz
eta izozkiaz gozatu zuten.
Arratsaldeko lau eta
erdietan, umeentzako kontu kontalaria egon zen bere ipuinekin haurrak
entretenitzen. Horrez gain, mus txapelketa ere jokatu zen. Juan Jauregi eta
Musatadi geratu ziren txapeldun.
Seirak
aldera, dantza txapelketa hasi zen ume txikienetik handienera. Egia esan,
aurton originaltasun handia eta maila altua egon da. Kantuak famatuak izan
ziren, hala nola, The Lazy Song, Danza Kuduro, Ai se eu te pego...Eta jaiari
amaiera emateko, txokolatea eskaini zuten, bizkotxoekin batera. Gainera, Dj
batek musika animatua ipini zuen guraso, ume, gazte eta andereño guztientzat.
No hay comentarios:
Publicar un comentario