2012/05/02

6. MAILAKO MERTZEDIAR KANPAMENDUA


               
           Mertzediarrek urtero bezala, 6. mailako ikasleen topaketak antolatu dituzte apirilaren 27tik maiatzaren 1erarte “RASCAFRIAN” 
           Guri oso laburrak iruditu zitzaizkigun. Leku askotako lagunak egin genituen: Madrilekoak, Sevillakoak, Galiziakoak, Bilbokoak, Lorkakoak eta abar. Guztira 108 pertsona izan ginen. “Segoviako acueductoa” bisitatu genuen, “La Granjako kristalaren museoa” eta Paularreko Santa Maria monasterioa ere.
          Lekuak bisitatuz gain, jolas oso dibertigarri asko egin genituen, adibidez, gau batean, monitoreak aurkitu behar genituen.
           Guretzat bidaia harrigarria izan da.
           Hemen gaituzue Mariarekin 6. mailako gernikarrak: Marina, Irene, Miriam eta Claudia.

                          Egun ahaztuezinak igaro ditugunak!

 

No hay comentarios:

Publicar un comentario