2013/07/05

ENGLISH SUMMER CAMP



Ekainaren 24tik uztailaren 5era ingeleseko udalekuak egon dira gure eskolan. 43 umek hartu dute parte. Oso ondo pasatu dugu hurrengo ekintzak eginez:

  • Eskulanak
  • Kirola (jolasak, bizikletan, igerilekuan…)
  • Orgenagailuetan jolastu
  • Antzerkia
  • Sukaldaritza

An English summer camp has been organized from 24th of June till 5th of July. 43 students have taken part in it. All the participants have had a really good time by doing the following activities:

  • Handicrafts
  • Sports (games, cycling, swimming…)
  • Digital board games
  • Theatre
  •  Cooking

We would like to thank all the people who helped us make this summer camp possible.
We wish you happy summer holidays.
 
Eskerrik asko lagundu gaituzuen guztioi.
Oporrak oso ondo pasa!!!


 

2013/07/03

2013ko ikasturteari agurra emoten

        Pasa den ostegunean, hilak 27an, irakasleok gatu ginen gure kurtsoari agurra emoten elizkizun baten parte hartuz.

         Gure ikastetxearen ardatza kristautasuna denez, Jesusen mahiaren inguruan batu ginen, ikasturtean zehar bizi izan dugun guztietatik eskerrak emoteko.

 
Datorren kurtsora arte!!!
Uda ona pasatu!!!
 

2013/06/26

1.GO ETA BIGARREN MAILAKOAK BARATZEN



Pasa den asteazkenean, lehenengo eta bigarren mailakook Baratze baserri eskolara joan ginen. Eguraldi ona eduki ez arren, hainbat ekintza egin genituen: eskulanak, kortako lanak, lorategiko lanak, basora ibilaldia, filma ikusi eta ……..diskofesta!
Primeran pasatu genuen!

Hona hemen gure argazkiak:

SSCDS

2013/06/21

Kustsoari amaiera emoten eta DBHko 4.mailiakoen agurra

Gaur, ekainaren 21an, gure kustsoari amaiera eman diogu danok batera elizan. Berriro gogoratu dogu gure ikasturteko menua: EREIN - ZAINDU - BATU, eta gure ikasturteko fruituak aurkeztu egin ditugu. Honekin batera DBHko 4. mailakoei gure agurra emon diegu ze etapa hau bukatu egin dute eta orain beste leku batzuetan jarraituko dute. Pertsona onak izan eta ez ahaztu hemen ikasitako askatasun baloreak! 
Eta hemen daukagu haiek idatzitako eskerrak emoteko testua: 


15 urte. 15 kurtso. 15 maila desberdin.


Denbora hau pasa da patuak batu gintuenetik. Lehenbizi, pare bat izatetik, gela oso bat sortzera heldu ginen. Pixkanaka, gero eta solidoago bihurtuko zen talde bat sortuko genuen.


Zail egiten zaigu “Dona-Dona”-ren bidez hartzen genituen erabakiak gogoratzea; “Pilla-Pilla”-ra jolasten genbiltzaneko erorketa eta negar guztiak burura ekartzea. Berriz sentiaraztea txikitan geneukan inozentzi hori. Harrigarria bada-ere, liluraturik bizi ginen marrazketa-txokotik jolas-txokora pasatzea tokatzen zitzaigunean. Nola ahaztu Belenekin pasatako momentuak Baratzen. Nola ahaztu Jaione eta Begotxo, edota Anabel eta Begorekin bizitako momentu eder guzti horiek. Pozarren genbiltzan alde batetik bestera, DBH-ra heldu arte. Denok gogoratzen dugu atzo balitz bezala, mahai gainean eskua jarrita zeukan gure tutore berria: Ainhoa. Nola ahaztu hiruhilero arbelean egiten zizkigun eskema horiek, kurtso amaieraren etorreraren berri emateko. María ere heldu zen 3. mailan, eta berarekin, gureganako heldutasuna bereganatu genuen.



15 urte pasa dira, eta eskerrak baino ezin dizkiogu eman gure bigarren etxe izan den ikastetxe honi; bigarren familiatzat hartu dugun leku honi. Eskerrik asko beso-zabalik hartu gaituzten maisu-andereño guztiei, tutoreei, beste kurtso batzuetako gure bide-lagun izan diren ikaskideei. Eskerrik asko jada gure artean ez daudenei, bidean beste norabide bat hartu zutenei, bidea errazago eta eramangarriagoa egiten lagundu diguten familiako kideei. Baina batez ere, nire konfidente, lagun, neba-arreba izan zarienoi. Gauza bat argi daukat: ez ditut 20 ikaskide lortu, 20 lagun baizik.



Etapa hau sarratzeko ordua heldu da. 15 urteko historiako etapa bat. Baina gure etorkizunerako pauso handi bat emango dugu, urterik urte eman ditugun pausotxoen konsekuente. Garaia da txoriak bezala hegoak ireki eta heganaldiari ekiteko. Egin dezagun urrun hegan, gora eta gora, hodei eta eguzki-izpiak laztanduz.



            ESKERRAK, JESUS, BETI GUREKIN ZAUDELAKO!!!



2013/06/19

Kanoan zeharkaldia!


Kaixo lagunok! 
Pasa den astelehenean, 6.mailako ikasleok Laidako hondartzara joan ginen. Kanoa hartu eta gure Biosferako paisai ederrak gozatuz ibilaldi eder bat egin genuen. Oso ibilaldi polita benetan! Eguraldia ez genuen aldeko izan, baina primeran pasatu genuen! 

DBH 4.maila Ean

Kaixo lagunok!
Hainbeste urteren ondoren, gure azken elkarbizitza izateko eguna heldu zen. Joan den ekainaren 17an, DBHko ikasle batzuk Eara jona ginen kurtsoari amaiera ezin hobea emateko. Gau bakarra pasatu arren, topera aprobetxatu genuen eta oroitzapen zoragarriak eramango ditugu leku hartatik. Eskerrik asko!

 

2013/06/14

LH 3.mailako ikasleak Aubixa baserrian

Kaixo lagunok!!
       LH 3.mailako ikasleak 4 egun igaro doguz Elgorbairreko Aubixa baserrian. Egonaldi hau guretzat ahaztezina izango da eta gure bihotzetan gordeko doguz han bizitako momentu zoragarriak.
GORA AUBIXA eta GORA GU!!!