Eus. Bisita polita izan genuen atzo, ikastetxean. Lointek Gernika Bizkaia saskibaloi taldeko Gabija Meškonytė eta Itziar Ariztimuño izan genituen gure artean eta eskerrak eman beharrean gaude erakutsitako balore eta kiroltasunagatik. Cas. Ayer tuvimos la suerte de estar con Gabija Meskonyte y Itziar Ariztimuño, jugadoras de Lointek Gernika. Muchas gracias chicas por los valores y la deportividad que nos enseñasteis. Aupa Lointek Gernika!
Atzo goizean, "Liga Femenina Endesa" ko Lointek Gernika -Clarinos Tenerife saskibaloi partiduan animatzen ibiltzeaz gain, atsedenaldian 3-4-5-6. mailako ikasle batzuek partidutxoa ere jolastu zuten beraien artean.
"Kalean ta eskolan Mesedez euskaraz Gure hizkuntza da ta Egin elkarregaz
Ahoak berotu ta Belarriak zabaldu Urteetako hizkuntza Ez dezagun galdu
Gu gara euskaldunak Ez galdu kultura Zaindu dezagun denok Maite dugun hura"
Euskararen eguna ospatzeko asmoz, giro berezi batean jolasten, dantzatzen eta abesten aritu ginen. Bertso emanalditxoa ikusteko aukera ere izan genuen eta baita Gernika-Lumoko Berbalagunek urtero antolatzen duen 11orduko irakurraldian parte hartzeko ere, Irati Jimenez idazlearen "Nora ez dakizun hori" eleberriaren parte bat irakurtzeko hain zuzen ere.
Eus. Penagarria da gaurko egun hau oraindik ere gogoan izan beharra. Lan asko dago egiteko eta ikastetxean bagabiltza beharrezko baloreak lantzen. Beraz, gogoratu, soilik bai da baietz!
Cas. Es lamentable tener presente este día de hoy. Como aún hay mucho trabajo que hacer, en el colegio seguimos trabajando los valores necesarios. Así que recuerden, ¡sólo sí es sí!