Mesedez euskaraz
Gure hizkuntza da ta
Egin elkarregaz
Ahoak berotu ta
Belarriak zabaldu
Urteetako hizkuntza
Ez dezagun galdu
Gu gara euskaldunak
Ez galdu kultura
Zaindu dezagun denok
Maite dugun hura"
Euskararen eguna ospatzeko asmoz, giro berezi batean jolasten, dantzatzen eta abesten aritu ginen. Bertso emanalditxoa ikusteko aukera ere izan genuen eta baita Gernika-Lumoko Berbalagunek urtero antolatzen duen 11orduko irakurraldian parte hartzeko ere, Irati Jimenez idazlearen "Nora ez dakizun hori" eleberriaren parte bat irakurtzeko hain zuzen ere.
No hay comentarios:
Publicar un comentario