2014/12/04

Euskararen Eguna

Kaixo lagunok:
          Denok dakizuen bezala, atzo, abenduak 3, Euskararen eguna izan zen. Eta hori dela eta, gure ikastetxeak hainbat ekitalditan parte hartu zuen. Goizean DBH 2. zikloko 13 ikasle Elai-Alai aretora joan ziren Berbalagunek eta Euskara Zerbitzuak antolatu zuten 11 orduko irakurraldian parte hartzera. Aurten Julen Gabiriaren “Han goitik itsasoa ikusten da” liburua izan da aukeratua irakurtzeko. Ordu batez, egokitu zitzaien pasartea irakurri zuten eta ondo gainera, nahiz eta, hizkerarekin zailtasun apur bat izan. Ea datorren urtean zein idazle eta liburu egokitzen zaizkigun berriro parte hartzeko.
       Bestalde, ikastetxean bertan, LH 6. mailakoek bertso saio zoragarria eskeini ziguten gainontzeko mailei. Aurten bertsolaritzan sartuta daude jo ta ke, eta beraien irakaslearekin batera, egun berezi honetarako hainbat bertso prestatu zituzten. Ia gustua hartzen dioten eta bertsolari iaioren bat irteten zaigun! Animo eta horrela jarrai!
         Ta eguna ezin hobeto bukatzeko, gure ikastetxeko txikitxuek, 3-7 urte bitartekoek, abesti ezin aproposagoa eskeini ziguten. Etxera joateko ordua izan zenean, beraien ahots samurrekin “Haurrak ikas zazue” abestu ziguten. Zuek ere horrela jarrai eta ez galdu abesteko zaletasun hori!
          Ikusten duzuen bezala, guk ere gure aletxoa jarri genuen Euskararen egun horretan. Hala ere, ez ahaztu: Euskara ez da egun bateko gauza bat, egunero erabili behar dugu. Eta aste honetako gure ikastetxeko leloak dioen bezala: 
HOSTOAK BEHERA, EUSKARAK GORA!

2014/12/01

Euskararen Astea

Kaixo lagunok:
           Abenduaren 3an Euskararen Eguna ospatzen dela eta, gure Ikastetxean Euskararen alde ekintza batzuk antolatuko dira. Gaur izan da lehenengoa: Gernikan zehar ibili gara kantatzen eta hostoak banatzen. Hostoak lelo honekin joan dira: "Hostoak behera, Euskara gora!". Jendeak oso ondo onartu du gure ekintza! Hemen uzten ditugu gure argazkiak:

2014/11/30

Bizkaiko elikagaien bankuaren alde

Pasa den zapatuan DBHko 4.mailako 4 ikaskideak egon ziren Gernikako Eroskian euren denbora emoten Bizkaiko elikagaien bankuaren alde!
Eskerrik asko zuen denboragaitik eta batez ere zuen jarregaitik!
Holan jarraitu!





2014/11/28

AZTERKOSTA 2014 proiektua

Kaixo lagunok:


           Aurten, Eusko Jaurlaritzak antolatzen duen AZTERKOSTA 2014 proiektuan parte hartu dugu eta, hori dela eta, atzo DBH 4. mailakoak Sukarrietara egin genuen irteera; gure kostaldearen kutsadura maila aztertzeko asmoz. Oso ondo pasatu genuen eta eguraldia ere lagun izan genuen. Trenez hurbildu ginen bertara eta Txatxarramendi irlatxoan egin genituen geure neurketak (fosfatoak,nitratoak, pHa,…). Eta bazkalostean, berriro itzuli ginen eskolara. Neurketen emaitzen inguruan ezin dezakegu gauza handirik esan (neurketa batzun emaitzen zain gaude oraindik) baina lehen begiratuan gure kostaldea nahiko garbi dagoela dirudi. Hurrengo batean ere, esperientzia hau errepikatzeko prest gaude. Hala ere, ordura arte badakizue: GURE INGURUMENA ZAINDU!!!!

2014/11/26

2014ko azaroaren 29ko kirol ordutegia

Kaixo lagunok:


    Larunbat honean atletismoa! Animo eta ondo egin! 
KIROLA
TOKIA
ORDUA
MULTIKIROLA
ATLETISMOA
BERRIOTXOA
BILBAO
12:30
 

2014/11/23

XI. LITERATUR LEHIAKETA KALTZADA EGOITZA

Kaixo lagunok: 
     Urtero legez, aurten ere Kaltzada Egoitzan 6. mailako ikasleentzat literatur lehiaketa antolatu dute. Gure ikastetxetik Gotzon Asolo, Iñigo Eiguren eta Mikel Pinedo finalistak izan dira, eta haiek lortutako emaitza izugarrizkoa izan da: Mikelek lehenengo saria eta Iñigok 2. saria lortu dute. Bene benetan, zorionak hiruroi baita tutoreari, Miriami, ere.

1. Saria: Mikel Pinedo

2. Saria: Iñigo Eiguren
 

2014/11/21

SANTA ZEZILIA EGUNA

Kaixo lagunok:
             Bihar Santa Zezilia eguna da, musikarien eguna. Haur Hezkuntzakook maite-maite dugu musika eta horregatik gaurko egunean hainbat ekintza egin ditugu:
          - Material birziklatuarekin marakak.
          - Instrumentu ezberdinak manipulatu.
          - Ibai musikako irakaslearekin abestiak kanta ditugu guk eginiko instrumentuak eta gitarra joz.
          - Andereño Iratxek txistua eta tanbolina jo ditu eta guztiok dantza egin dugu.
          - Azkenik, saloian Ibai maisuarekin jolasak egin ditugu eta pelikula mutu bat ikusi dugu.    Pelikula honi, Ibaik musika jarri dio bere organoarekin eta umeek ere zenbait unetan marakekin lagundu diote.

          Egun zoragarria igaro dugu. Eskerrik asko musika maite duzuen guztioi eta bereziki musikako maisu den Ibairi.