Denok dakizuen
bezala, atzo, abenduak 3, Euskararen eguna izan zen. Eta hori dela
eta, gure ikastetxeak hainbat ekitalditan parte hartu zuen. Goizean
DBH 2. zikloko 13 ikasle Elai-Alai aretora joan ziren Berbalagunek
eta Euskara Zerbitzuak antolatu zuten 11 orduko irakurraldian parte
hartzera. Aurten Julen Gabiriaren “Han goitik itsasoa ikusten da”
liburua izan da aukeratua irakurtzeko. Ordu batez, egokitu zitzaien
pasartea irakurri zuten eta ondo gainera, nahiz eta, hizkerarekin
zailtasun apur bat izan. Ea datorren urtean zein idazle eta liburu
egokitzen zaizkigun berriro parte hartzeko.
Bestalde,
ikastetxean bertan, LH 6. mailakoek bertso saio zoragarria eskeini
ziguten gainontzeko mailei. Aurten bertsolaritzan sartuta daude jo ta
ke, eta beraien irakaslearekin batera, egun berezi honetarako hainbat
bertso prestatu zituzten. Ia gustua hartzen dioten eta bertsolari
iaioren bat irteten zaigun! Animo eta horrela jarrai!
Ta eguna ezin hobeto
bukatzeko, gure ikastetxeko txikitxuek, 3-7 urte bitartekoek, abesti
ezin aproposagoa eskeini ziguten. Etxera joateko ordua izan zenean,
beraien ahots samurrekin “Haurrak ikas zazue” abestu ziguten.
Zuek ere horrela jarrai eta ez galdu abesteko zaletasun hori!
Ikusten duzuen
bezala, guk ere gure aletxoa jarri genuen Euskararen egun horretan.
Hala ere, ez ahaztu: Euskara ez da egun bateko gauza bat, egunero
erabili behar dugu. Eta aste honetako gure ikastetxeko leloak dioen
bezala:
HOSTOAK BEHERA, EUSKARAK GORA!
No hay comentarios:
Publicar un comentario