Urtero legez, DBHko 1. eta 2. malako ikasleak Briñasen gaude
egun batzuk pasatzen. Gaurko eguraldia txarra izan arren, oso ondo gaude. Egunero saiatuko gara gure argazkiak ipintzen.
Hemen dauzkazue gaurkoak. Laster arte.
Loiuko
Mertzede Ikastetxearekin batera, Mertzedetarren Kirol Eguna antolatu genuen pasa den abenduaren 27an Loiuko Ikastetxean.
Hori dela eta, gure zentruko Multikirola, Mini basket
eta Saskibaloi taldeko kideak eta baita, Futbol 5 talde berri bat sortu nahi zuten 5. eta 6. mailako ikasleak autobusez joan ginen goizeko 9etan
Bertan partidu desberdinak jokatu genituen
mertzedetarren laguntasun eta anaitasun giroan. Bukatutakoan, lunch-a
izan genuen eta eguerdiko ordu 2ak aldera Gernikara itzuli ginen.
Esperientzia oso polita eta interesgarria zen. Esta espero dugu datorren urtean berriro parte hartzea.
Ah! Eta hemendik, eskerrik asko antolatu zuten guztioi, eta bereziki Oskarri!
Yesterday, our friends from Burlington Publishers invited our 2 classes
to a cultural class about the UK! We used one of our Whiteboards and we
had loads of fun! We learnt many things about UK´s culture and even some
Gaelic!
Thank you!
Abenduaren 3an Euskararen eguna ospatu
genuen. Hainbat ekitaldi egin ziren eskolan. Haur Hezkuntzako eta LHko 1. eta
2. mailako ikasleek abesti bat abestu zuten, Euskaraz bizi nahi dutela adieraziz.
Atzon, abenduaren 4ean, DBH
4. mailakoek parte hartu genuen irakurraldi baten berri ematera
gatorkizue. Dakizuen bezala, abenduaren 3an Euskararen eguna izan zen
eta Gernikan, beste herri askotan bezala, hainbat ekitaldi antolatu
izan dira egun berezi horren inguruan. Hemen, gure herrian, iaz
bezala, Berbalaguneko Talde Eragileak 11 orduko irakurraldi bat
antolatu zuen. Aurten Txomin Agirreren “Garoa” liburua izan dugu
irakurgai; 100 urte baitira lehenegoz argia ikusi zuenetik. Beraz,
gogotsu, Elai Alai aretora abiatu ginen, eta gelako 12 lagunen
artean, ordu bateko irakurraldia egin genuen. Eta... ez pentsa orain
dela 100 urteko Euskara horren erraza denik irakurtzeko! Hala ere,
saiatu eta oso ondo egin genuen.