2012/12/05

Euskararen Eguna ospatzen



Atzon, abenduaren 4ean, DBH 4. mailakoek parte hartu genuen irakurraldi baten berri ematera gatorkizue. Dakizuen bezala, abenduaren 3an Euskararen eguna izan zen eta Gernikan, beste herri askotan bezala, hainbat ekitaldi antolatu izan dira egun berezi horren inguruan. Hemen, gure herrian, iaz bezala, Berbalaguneko Talde Eragileak 11 orduko irakurraldi bat antolatu zuen. Aurten Txomin Agirreren “Garoa” liburua izan dugu irakurgai; 100 urte baitira lehenegoz argia ikusi zuenetik. Beraz, gogotsu, Elai Alai aretora abiatu ginen, eta gelako 12 lagunen artean, ordu bateko irakurraldia egin genuen. Eta... ez pentsa orain dela 100 urteko Euskara horren erraza denik irakurtzeko! Hala ere, saiatu eta oso ondo egin genuen.













No hay comentarios:

Publicar un comentario