2022/12/22

GABON ELIZKIZUNA!

Eus. Gabon hauetan, argia izan nahi dugu eta goazen lekura artzainek egin zuten bezala, Berri Ona zabaldu nahi dugu.

Cas. En estas navidades, queremos ser luz y queremos difundir la Buena Noticia allá donde vamos,
tal y como hicieron los pastores en su día.














OLENTZERO ETA MARI DOMINGIREN ETXERA TXANGOA!

Eus. Zein ondo ibili ginen aurreko astean Olentzero eta Mari Domingiren etxean! Eta bihar ... tik, tak, tik, tak ... ikastetxera etorriko dira! Eskerrik asko Ikastetxeko Guraso Elkarteari txango honengatik!

Cas. La semana pasada visitamos la casa de Olentzero y Mari Domingi y nos divertimos mucho. Mañana les recibiremos en el colegio y estamos ¡super contentos! Gracias AMPA por organizar esta salida.







2022/12/19

ZORIONAK TXAPELDUNA!

Eus. Zorionak Haizea, Bizkaiko Ingeniarien Eskolako marrazki-lehiaketako irabazlea izateagatik!
Cas. ¡Enhorabuena Haizea, por ser la ganadora del concurso de dibujo del Colegio de Ingenieros de Bizkaia!


2022/12/06

LOINTEK SASKIBALOI TALDEKO ITZIAR ETA GABIJA JOKALARIEN BISITA!

Eus. Bisita polita izan genuen atzo, ikastetxean. Lointek Gernika Bizkaia saskibaloi taldeko Gabija Meškonytė eta Itziar Ariztimuño izan genituen gure artean eta eskerrak eman beharrean gaude erakutsitako balore eta kiroltasunagatik.
Cas. Ayer tuvimos la suerte de estar con Gabija Meskonyte y Itziar Ariztimuño, jugadoras de Lointek Gernika. Muchas gracias chicas por los valores y la deportividad que nos enseñasteis.
Aupa Lointek Gernika!





2022/12/05

Gernika -Clarinos Tenerife saskibaloi partiduan animatzen!

Atzo goizean, "Liga Femenina Endesa" ko Lointek Gernika -Clarinos Tenerife saskibaloi partiduan animatzen ibiltzeaz gain, atsedenaldian 3-4-5-6. mailako ikasle batzuek partidutxoa ere jolastu zuten beraien artean.








2022/12/03

EUSKARAREN EGUNA!

"Kalean ta eskolan
Mesedez euskaraz
Gure hizkuntza da ta
Egin elkarregaz

Ahoak berotu ta
Belarriak zabaldu
Urteetako hizkuntza
Ez dezagun galdu

Gu gara euskaldunak
Ez galdu kultura
Zaindu dezagun denok
Maite dugun hura"

Euskararen eguna ospatzeko asmoz, giro berezi batean jolasten, dantzatzen eta abesten aritu ginen. Bertso emanalditxoa ikusteko aukera ere izan genuen eta baita Gernika-Lumoko Berbalagunek urtero antolatzen duen 11orduko irakurraldian parte hartzeko ere, Irati Jimenez idazlearen "Nora ez dakizun hori" eleberriaren parte bat irakurtzeko hain zuzen ere.









2022/11/25

INDARKERIARI EZ!

Eus. Penagarria da gaurko egun hau oraindik ere gogoan izan beharra. Lan asko dago egiteko eta ikastetxean bagabiltza beharrezko baloreak lantzen. Beraz, gogoratu, soilik bai da baietz!

Cas. Es lamentable tener presente este día de hoy. Como aún hay mucho trabajo que hacer, en el colegio seguimos trabajando los valores necesarios. Así que recuerden, ¡sólo sí es sí!







2022/11/23

LAN KOOPERATIBOA!

Eus. Nola ebatzi problemak? elkarren artean askoz hobeto! Lan kooperatiboa bultzatzen jarraitzen dugu!

Cas. ¿Cómo resolver problemas? ¡Juntos mucho mejor! ¡En este centro seguimos impulsando el trabajo cooperativo!



EUSKARALDIA!

Mertzede ikastetxean ari ginen, ari gara eta ariko gara!