2015/02/12

Eguen Zuri gure Ikastetxean


Kaixo Lagunok:

     Gaur Eguen Zuri eguna da, Euskal Herriko ospakizunetan zabalera handikoa. Erderaz Jueves Lardero edo Jueves Gordo esaten jako. Nafarroako herri askotan, eta Araban be bai, egun honetan umeak dirua batzen eben jaiegun honi jagokozan abestiak eta bertsoak kantatuaz. Gero diru horregaz merienda ederra egiten eben.
 

     Gure Ikastetxean ere gaur ospatu dugu, eta gure koplak hauek izan dira:

Eguen Zuri eguen baltz
Txakurra arrautza ganean datz
Baltz baltztxoa maisuarentzat
zuri zuritxoa geuretzat.

Eguen Zuri, eguen baltz
oizko edurra bai zen zuri
kortako edeak bai zen zal
zal da zal, zal da zal.

Emon egizu maisu jaunari
irakasteko grazia;
baita guri betiko ikasteko
gomuta ona ta argia.

orain artean usu dan legez
gatoz gu zeure etxera;
etxeko andrea bota egizu
limosna on bat zakura.
 

1 comentario:

  1. Que bonitas fotos..........
    Y que bien os cuidais y cuidais a nuestros niños...... jijijijijijiji

    ResponderEliminar