Kaixo lagunok!
DBH1. mailan martxan jarri dugun proiektu
baten berri ematera gatozkizue oraingo honetan: denon artean ikastetxean
energia aurrezteko ohitura aldaketei buruzko proiektu bat. Proiektu hau, beste
erakunde batzuen artean, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak
bultzatzen dute.
1. hiruhilekoan ikastetxeko energi kontsumoari buruzko
diagnosia egin genuen eta lortutako emaitzak aztertu ostean, 2. hiruhileko
honetan zuon laguntza beharrezkoa dugu. Alde batetik, ikastetxean hainbat
ohitura aldatzeko eta horrenbeste energia ez xahutzeko eta bestalde, aurrerago
egingo dugun hurrengo diagnosian emaitza hobeak lortzeko.
Nahi izanez gero, gure etxeetan energia gastua gutxitzeko
aholkuak ere ematen dizkigute. Beraz, hurrengo informazioa irakurtzera eta
bertan jartzen duen web orrian parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.
ANIMATU
ETA IZENA EMAN!
No hay comentarios:
Publicar un comentario