Kaixo lagunok:
Indarkeriaren eza eta bakearen nazioarteko eguna ospatzen da urtarrilaren 30ean, Mahatma Gandhi hil zuteneko urtemuga betetzen den egunean, hain zuzen. Gandhiren printzipioek gerora arrazismoaren aurka eta demokraziaren alde borroka egin duten pertsonaia ugari inspiratu zituzten, horien artean, Martin Luther King edo Nelson Mandela.
Mahatma Gandhi. Indiako politikari eta pentsalaria

BAKEARI BURUZKO ESALDIAK
Mahatma Gandhi. Indiako politikari eta pentsalaria
“Indarkeriaz lortzen denari indarkeriaz soilik eutsi dakioke”
John Hume. Bakearen Nobel Saria 1998
“Indarkeria dagoen tokian beti da posible eta desiragarria bakea ezartzea”
Martin Luther King. Bakearen Nobel Saria 1964
“Txorien antzera hegan egiten eta arrainak bezala igeri egiten ikasi dugu; baina
ez dugu ikasi haurride bezala bizitzeko arte xumea”
John F. Kennedy. EEBBetako Presidentea
Gizakiak azken puntua jarri behar dio gerrari, edo gerrak azken puntua jarriko
dio gizakiari
Nelson Mandela. Bakearen Nobel Saria 1993
“Aske izatea da bestea errespetatzea”
Desmond Tutu. Bakearen Nobel Saria 1984
“Sistema ekonomikoa txarto dabilenean arrazakeria sortzen da”
Mihail Gorbachov. Bakearen Nobel Saria 1990
“Gardentasuna eta elkarrizketa behar ditugu mundua hobeto antolatzeko”
Willy Brandt. Bakearen Nobel Saria 1971
“Bidegabekeria bat onartuz bide ematen zaie ondorengo bidegabekeria guztiei”
Jose Antonio Agirre Lekube. Eusko Jaurlaritzako Lehen Lehendakaria
“Askatasuna da mundua batuko duen gauza bakarra”