2014/04/11

LHko 5. eta 6. mailak patinetan



Kaixo lagunok!
Martxoa eta apirila bitartean, 5. eta 6. mailakook, gorputz hezkuntzan asko disfrutatu dugu. Patinak hartu eta oreka mantentzeko ahaleginetan ibili gara tirri eta tarra. Teknika berezi batzuk ikasiz, lankidetza eta errespetua lantzeko ekintzak burutu ditugu. Bide hezkuntza lantzeko asmoz, zirkuitu zoragarri batetik zehar ibili gara eta bai ederki pasatu ere! Hasieran gutariko batzuk, beldur izan ginen, ez genekielako ibiltzen, baina gutxinaka-gutxinaka eta ikaskideen laguntzaz, azkenerako, gustua hartu eta bide gorrian bakarrik moldatzeko gai izan gara!

No hay comentarios:

Publicar un comentario